Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2019-07-17 Iparragirre etorbideko lokaletan sartzen ahalegindu zen pertsona bat atxilotu du Udaltzaingoak
/

Joan den gauean, Iparragirre etorbideko hainbat lokaletan sartzen ahalegindu zen gizon bat, 37 urtekoa eta Bilboko bizilaguna, atxilotu du Leioako Udaltzaingoak.
Gaur izan zen atxiloketa, goizaldeko 3:20ean, Leioako bizilagun batek Udaltzaingora deitu duenean abisua emanez gizon bi ari zirela gazte lonja eta ostalaritza lokal bateko pertsianak ebakitzen. Berehala udaltzainek bertaratu dira eta aipatutako gizon bat harrapatu dute bere kotxera ihes egiten zihoanean.
Identifikatu ostean udaltzainen bulegoetara eraman zuten atxilotua, oraindik aurpegia, eskuak eta besoak pertsianen grasarekin koipeztuta zeukala. Aldi berean, bere autoarekin egin ziren udaltzainek eta barruan lapurreterako erabilitako ustezko materiala aurkitu zuten, hauen artean deigarria, arrantzarako erabiltzen diren 5 arpoi.
Momentu honetan ikerketa lanetan jarraitzen du Leioako Udaltzaingoak, eta bigarren ustezko egilea bilatzen ari dira.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa