Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2019-07-15 Musika klasikoko IX. WOM Campusa amaierara hurbiltzen ari da Leioako Artatza Jauregian
/

IX. WOM Musika Campusa amaierara helduko da aste honetan, ikasleei zuzendutako goizeko klaseekin eta leioaztarrek gauero, dohainik, Artatza jauregian gozatu dezaketen musika jaialdiarekin.
Horrela, gaur gauean, nazioartean ospea duten musikariek hartuko dute parte kontzertuan, Miguel Ángel Lorentek (saxoa), Alexander Suleimanek (biolontxeloa), Misha Namirovskyk (pianoa) eta Javier Castiblanquek (txirula).
Campusa eta kontzertu irekiak (20:30ean, sarrerak Kultur Leioan edo Jauregian bertan erreserbatuz, leku guztiak bete arte), asteburu honetan amaituko dira, eta kontzertu interesgarriak egongo dira larunbatean, uztailaren 20an, eta baita WOMeko amaiera ekitaldian ere, igandean, 21ean, goizez, orkestrarekin eta hamabi profesional ingururekin.
Nazioarteko ospea
Leioako IX. WOM Musika Campusak, nazioartean ospea duten zenbait musikari elkartzen ditu Leioan joan den uztailaren 6tik. Artatza jauregian Musika Klasiko Jaialdia eta, Estatuko hainbat puntutatik eta atzerritik, Txinatik, Brasiletik edo Belgikatik, besteak beste, etorritako adin eta maila guztietako musika ikasleei zuzendutako zenbait Maisu Klase eskainiko dituzte.
Irakasle-kontzertu emaile klaustroa, ikastetxe ospetsuetako hogeita zortzi irakasle bikainek osatzen dute. Ikastetxe horien artean Stanfordeko (EEBB) eta Soochoweko (Txina) unibertsitateak, Manchesterreko Royal Northern College, Sevillako, Granadako, Valentziako eta Zaragozako goi kontserbatorioak, Bartzelonako Liceu eta Donostiako MUSIKENE daude, besteak beste. Horrez gain, ibilbide arrakastatsua dute kontzertu emaile gisa, eta Milaneko Scalan, Buenos Aireseko Colon Antzokian edo New Yorkeko Carnegie Hall aretoan aritu dira.
WOMen parte hartuko duten irakasleen artean, Stradivarius biolinarekin etorriko den Yury Revich, Alexander Suleiman, Misha Namirovsky, Gorka Hermosa, Yago Mahúgo, Miguel Ángel Lorente, Marina Pardo, Antonio Salguero edo Javier Castiblanque (Txirula) daude, beste batzuen artean.
Halaber, Campusak ikasle onenak saritzeko aukera ematen du, hiru bideren bitartez: jaialdiko kontzertuetan sartuz, baita bakarlarietarako eta orkestrarako piezen bitartez ere; disko bat grabatzeko aukera eskainiz; eta dagoeneko hainbat urte daramatzan WOM Talentu Gazteen Kontzertu Bira programaren bidez.



Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa