Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2019ko Abenduaren 09a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2019-07-11 Mendibile Jauregiak ‘Eskerrik Asko’ saria emango die hiru herri kirolariei
/

Mendibile Jauregiak, Bizkaiko Txakolina Jatorri-izendapenak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Leioako Udalak osatutakoa, ‘Eskerrik Asko’ saria emango die gaur (19:00etan) hiru herri kirolariei; Aitzol Atutxa, Jose Martin Bustinza “Tubi”-ri eta Fausto Muguerza aizkolariari.
‘Eskerrik Asko’ saria Leioako udalerrian eta bertatik kanpo haien ekintza eta aktibitateekin euskal ohiturak eta kultura proiektatzen laguntzen duten entitate, elkarte eta pertsonei ematen zaie.

Aitzol Atutxa aizkolariak Euskadiko txapelketetan hogeitamar bat titulu ditu eta gaur egun bost aldiz txapelduna da; eta Bizkaian bakarka zein bikotean. Dimako kirolari honek txakolinarekin ere harreman handia dauka, mahastiak dituen familia batekoa baita.

Jose Martin Bustinza “Tubi” lasto altxatzean erreferentea da eta rekordun absolutua Euskadiko Txapelketako zazpi sarirekin espezialitate honetan. Fausto Muguerza, erretiratutako aizkolaria altuerako mozketan dagoen espezialista bakarrenetakoa da. 2014. urtean, beste kirolariekin batera, Mendibile Jauregiko “Herri Kirolen 18 modalitateak” erakusketa iraunkorraren bultzatzailetariko bat.

Sari banaketarekin batera, Mendibile Jauregian Javier Moure artistak egindako erakusketa berria aurkeztuko da euskal herri kirolaren gaia duena pintura, zirriborro eta argazkien bidez.

Mendibile Jauregiko herri kirolen eraskusketa iraunkorrean, Bizkaian bakarra 18 disziplina batzen dituena. Izan ere, 329 kilotako blokea da azpimarratzekoa, Mikel Saralegi harrijasotzaileak altxatutakoa. Mikel Saralegik inoiz harrijasotzaile batek jasotako harririk handiena jasotzearen errekorra dauka. Ondoan, 250 kilotako beste bloke bat, Inaki Perurenak esku bakarrez jaso zuena eta, orain, bere seme Inaxiok erabiltzen duena. Azkenik, 150 kiloko beste bat Joseba Ostolzak Euskadiko Txapelketan hiru aldiz altxatutakoa.

Erakusketako ibilbidea, XVII. mendeko Mendibile Jauregian kokatutakoa, Fausto Muguerza aizkolariak trontza mozketan erabilitako aizkorekin jarraitzen du; hiru motatako zerrek (trontza) modalitate horretan erabilitako tresnen eboluzioa erakusten dute, Igor Astondoa eta Irati Astondoa bikoteak erabiltzen dituztenak.

Ibilbideak Jon Lapazaran txapeldunak erabilitako segekin jarraitzen du ordubeteko lehiaketako belar sega kirolean; Badaiotz sokatirako neska taldean erabilitako soka munduko txapelketan urrezko sei domina lortu dituena.

Herri kirolen karrera modalitateetan bizkarrean kargatutako 80 kilotako zamak erakusten dira (zaku lasterketa); 50 kilotako txingak (Txinga eramatea) Juan Jose Agirregabiria txapeldunak eramandakoak; 42 kilotako marmitak (Ontzi eramatea); artaburuak, hartu eta zestuan uztekoak (Lokotz biltzea). Erakusketan ere 18 kilotako ingude bat ikusi daiteke, minutu t’erdiz altxatzen dena (Ingude altxatzea).


Herri kirolen 18 modalitateen erakusketa iraunkorra, José Lapazaran komisario duena, Mendibile Jauregia Elkarteak Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV-EHU) pintura masterrarekin duen hitzarmenean kokatzen da. Bertan, urtero artista bat izendatzen da herri kirolen mundua interpreta dezan.

Sari banaketa ekitaldian Bizkaiko txakolinarekin egindako topa tradizionala egingo da, bere Jatorrizko izendapenak 25. urteurrena ospatzen duena aurten. Gainera, herri kirolen erakustaldia egingo da haur taldeekin eta etorkizun handikoekin. Sariak Leioako alkate berriak, Iban Rodriguez Etxebarriak, eta Bizkaiko Txakolinako presidenteak, Jose Luis Querejetak, (Bodegas Mendrakakoa upategia) eta Mendibile Jauregia Elkarteko presidenteak, Unai Sulibarriak, (Torre Loizaga upategia) emango dituzte.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa