Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2019-07-03 Onartu da Udalaren antolaketa berria
ayuntamiento / udaletxea

Atzo arratsaldean izan zen Osoko Bilkuran onartu zen Udalaren antolaketa berria, hau da, sailen antolaketa.

Horrela geratzen dira udal sailak:

1. ANTOLAKUNTZA INFORMAZIO BATZORDEA: Idazkaritza, Gobernu Irekia, Barne Araudia, Kontu-hartzailetza, Ogasuna, Ondarea, Giza Baliabideak eta Herritarren Segurtasuneko arloak barne hartzen ditu.
2. HERRITARTASUNAREN INFORMAZIO BATZORDEA: Gizarte Ongizatea, Osasuna, Pertsona Nagusiak, Animalien zaintza, Garapenerako Lankidetza, Berdintasuna, Hezkuntza, Kultura, Gazteria, Kirolak eta Hizkuntza Politika.
3. LURRALDETASUNAREN INFORMAZIO BATZORDEA: Hirigintza, Etxebizitza, Obrak, Zerbitzuak, Mugikortasuna, Ingurumena eta Ekonomia Garapeneko arloak barne hartzen ditu.
4. KONTUEN BATZORDE BEREZIA

Honetaz gain, Osoko Bilkura eta Batzorde informatiboen ordutegia ere aldatu egin da. Batzorde informatiboak eta Gobernu batzordeak goizez izatera pasatzen dira, zehazki, astearteetan 8:00etatik 11:00etara. Eta Osoko Bilkurak hilaren azken ostegunetan izaten jarraituko dira baina goizez, 8:30etik aurrera. Ordutegi aldaketa hauek Euzko Abertzaleak eta PSE taldeko botoekin eraman ziren aurrera, gainontzekoek, EHBildu, Elkarrekin Podemos eta PPk kontrako botoa eman zuten.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa