Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2019-07-02 Artatza Jauregiak campus musikala hartuko du entzute handiko nazioarteko irakasleekin
/

Jauregiko ateak zabalik izango dira datorren uztailaren 6tik, larunbata,
uztailaren 21era arte, igandea, iluntzeko 20:30etatik aurrera, auzokideek aire zabalean izango diren ikasleen kontzertuez goza daitezen.

Artaza Jauregia munduko leku desberdinetatik etorriko diren musikari gazteen topagunea eta ikasgunea izango da uztailean zehar; zehatz-mehatz, datorren larunbatetik, uztailak 6, hilaren 21era arte, igandea.

Leioako IX WOM Campus Musikalak entzute handiko nazioarteko hainbat musikari elkartuko ditu Leioan, Artatza jauregian musika klasikoko jaialdia egin eta maisutasunezko eskola batzuk emateko. Eskola hauek adin eta maila guztietako musika ikasleentzat izango dira, Estatuko eta atzerriko leku desberdinetatik etorriak, Txina, Brasil edo Belgika, besteak beste.

Leioaztarrek ikasle hauen arteaz gozatzeko pribilegioa izango dute, bai eta irakasleenaz ere, Jauregiko ateak zabalik izango baitira aire zabalean izango diren kontzertuez gozatzera hurbildu nahi duen ororentzat.

Irakasle-kontzertisten klaustroa entzute handiko hezkuntza zentroetako hogeita zortzi irakasle bikainek osatuko dute, hainbat unibertsitate eta goi-mailako kontserbatoriotatik etorriak, besteak beste, Stanford-eko unibertsitatea (EEUU), Soochow (Txina), Manchesterreko Royal Northern College, Sevillako, Granadako, Valentziako eta Zaragozako goi-mailako kontserbatorioak, Bartzelonako lizeoa eta Donostiako MUSIKENE. Gainera, kontzertista moduan ibilbide arrakastatsua egiten ari dira, eta areto garrantzitsuetan eskaini dituzte kontzertuak, adibidez, Milango Scalan, Buenos Aireseko Colonen edo New Yorkeko Carnegie Hallen.

Musika klasikoko espezialitate instrumental guztiez gain, Campus honetan lehenbiziko aldiz flamenko ikastaroak izango dira. Horretarako, talde aparta izango da: Jesús Guerrero, gitarra-jotzailea; Antonio Molina “El Choro”, dantzaria eta Alba Carmona, abeslaria. Berriro izango dira Yuri Revich bezalako irakasleak, bere Stradivariusarekin, Alexander Suleiman, Misha Namirovsky, Gorka Hermosa, Yago Mahúgo, Miguel Ángel Lorente, Marina Pardo, Antonio Salguero edo Javier Castiblanque (Flauta), besteak beste, eta lehenbiziko aldiz harpa espezialitatea izango da, Antonio Domemeren eskutik.

Halaber, Campus honek ikaslerik onenak saritzea ahalbidetuko du hiru modu hauetan: jaialdiko kontzertuetan lekua emanez, baita bakarlarientzat eta orkestrarentzat diren piezekin ere; disko bat grabatzeko aukera emanez, eta azkenik, WOM Gazte Talentuen Kontzertu Bira programaren bidez, zeina urteak daramatzan garatzen Kantabriako Gobernuko Kultura Kontseilaritzaren babesari esker Espainiako toki desberdinetatik, hala nola, Euskadin, Kantabrian, Gaztela eta Leonen, Extremaduran, Errioxan, Katalunian, Madrilen eta Andaluzian.


Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa