Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Martxoaren 28a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2019-06-28 Lesbiana, Gay, Transexual, Bisexual eta Intersexualen Askapenerako Nazioarteko Eguna
Banco colegio San Bartolome / San Bartolome ikastetxeko eserlekua

Gaur, ekainaren 28an, Lesbiana, Gay, Transexual, Bisexual eta Intersexualen Askapenerako Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta Leioako Udalak honekin bat egin nahi izan du.

Hori dela eta, Leioako Udalak zera adierazten du:
Udal honek gogor gaitzesten ditu lesbianen, bisexualen, transexualen eta intersexualen kontrako diskriminazio eta indarkeria-mota guztiak. Horregatik, bada, funtsezkoa da erakunde publikoek hainbat politika eta ekintza bultzatzea pertsona LGTBI+-en eskubideak defendatzeko eta sexu-jazarpena, sexismoa, sexu-erasoa eta homofobia prebenitzeko.

Era berean uste du funtsezko eta beharrezkoa dela bai sexualitatean eta bai afektibitatean normaltasunez hezitzea, betiere pertsona guztien aniztasun afektibo-sexuala errespetatuz.

Hau dela eta, Leioako Udalak kanpaina berezia jarri zuen martxan joan den ekainaren 17an. Ordutik hona, udaletxeko balkoian eta Kultur Leioa ortzadarraren bandera dago jarrita. Gainera, Homofobia eta Transfobiaren contra agertzeko kartelak banatu izan dira ostalaritzan, saltokietan eta ikastetxeetan, baita eraikin publikoetan ere. Honetaz gain, eta aurten lehenengoz, ikastetxe bakoitzean eserleku bat margotu izan da ortzadarraren koloreekin.

Azkenik, sentsibilizazio eta prestakuntza programa berezia jarri da martxan herritarrei zuzendutako alde batetik, eta irakasleei zuzendutako bestetik. Saio hauetan transexualak diren pertsonen esperientziak entzun ahal izan ditugu ahobiziz.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa