Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Apirilaren 16a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2019-06-26 Leioak osasuna sustatzeko eta zaintzeko programak aurrera ateratzeko 3.800 euro baino gehiago bideratuko ditu
Asociación Gaude / Gaude Elkartea

Leioako Udalak, osasuna sustatzeko eta zaintzeko programaren bitartez 3.855 euro banatuko ditu dirulaguntzetan, aurkeztutako lau elkarteen artean banatuta. Eskatzaileak honakoak izan dira; Espainiako Minbiziaren Kontrako Elkartea, Adimen-desgaitasuna duten pertsonen aldeko GAUDE elkartea, Bizkaia Bizkarrezur Zatibitua eta Hidrozefalia elkartea eta Arreta-defizitaren eta Hiperaktibitatearen Nahasmendua (ADHN) duten pertsonen Bizkaiko Elkartea.
Apirilean, Leioako Udaleko Gizarte Ekintza eta Osasun sailak egindako deialdi honen xede zen diruz laguntzea bizimodu osasungarria, zahartze aktiboa aintzat hartzen duen bizimodua eta anomalia genetikoak izateagatik bereziki kalteberak diren kolektiboekin lan egiten duten elkarteak. Horren arira lau elkarte hauek euren proposamenak egin zituzten eta onartu egin dira:
- Espainiako Minbiziaren Kontrako Elkartea (AECC), Larruazaleko minbizia prebenitzeko kanpaina abiarazteko.
- Adimen-desgaitasuna duten pertsonen aldeko GAUDE elkartea, Espazio inklusiboak eraikitzea proiekturako.
- Bizkaia Bizkarrezur Zatibitua eta Hidrozefalia elkartea, proiektu hau gauzatzeko: Osasuna sustatzeko eta prebenitzeko programa, berariaz, bizi-ohitura osasungarriak arantza bifidoa duten pertsonen artean eta, oro har, Leioako herritarren artean sustatzea helburua duena.
- Arreta-defizitaren eta Hiperaktibitatearen Nahasmendua (ADHN) duten pertsonen Bizkaiko Elkartea, ADHN duten pertsonentzako eta beren senideentzako “mildfudness” tailerra egiteko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa