Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2019-06-19 Laguntza zerbitzua eskainiko du Udalak jai egunetan etxera bueltatzeko
/

Lehenengoz, Leioako Udalak etxera joateko laguntza zerbitzua eskainiko die leioaztarrei jai egun hauetako gauetan segurtasuna bermatzeko asmoz.
Baina, ba al dakizu zelan funtzionatzen duen?
Zonaldeka antolatuta egongo da zerbitzua, eta zonalde bakoitzarentzat ordutegi zehatz bat. Zerbitzua erabili nahi dutenak, topagunera joan beharko dute aldez aurretik eta izena eman txanda baterako. Ordua heltzerakoan topagunean izan beharko dira puntualtasunez. Orduan, taldeetan, ibilbideari ekingo diote segurtasun profesional batekin batera.
• Zerbitzua ekainaren 21,22 eta 23ko gauetan eskainiko da, 00:00etatik 06:00etara.
• Topagunea: stoan izango da, Gurutze Gorriaren atzekaldean.

Zonaldeak eta ordutegiak:
1 gunea: Bulebarra - Sabino Arana – Udondoko Bulebarra - Metroa- Txopera - Lamiako - Pinueta - Ibaiondo
Irteerak 00:30ean, 2:30ean eta 4:30ean.
2. gunea: Ibilbidea: Estartetxe interior - Lekueder - Laubide - Artaza - San Bartolome - Artazagana - Sarriena
Irteerak 00:30ean, 2:30ean eta 4:30ean
3 gunea: Ibilbidea: Bulebarra - Iparragirre (viviendas de Bizkaia) - Aldapabarrena - Aldapa – Txorierri
Irteerak 1:00etan, 2:30ean, 4:00etan eta 5:00etan.

4 gunea: Ibilbidea: Bulebarra - IkeaMendi - Iturribide - San Juan - Mendibile - Kandelazubieta
Irteerak 1:00etan, 2:30ean, 4:00etan eta 5:0etan.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa