Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2019-06-10 Udatxiki programarako aurkeztutako eskaera guztiak onartu dira
udatxiki / udatxiki

Udatxiki programan parte hartzeko eskaera egin duten 285 txikiak onartuak izan dira.

Programa hau 2013, 2014, 2015 eta 2016. urteetan jaiotako eta Leioan erroldatutako umeei zuzenduta dago. Lanean diren gurasoei laguntzeko programa da, lana eta familia batera eramaten laguntzeko, eta aldi berean ikasturteko heziketaren osagarri moduan aurkezten da programa hau, kalean eta komunitatean murgilduago. Bi helburu horiekin antolatzen da Udatxiki programa.

Programa Altzaga, Mendibile eta Artatza-Pinueta ikastetxeetan izango da. Jarduerak 9.00etatik 14.00etara garatzen dira, eta 08:00etatik 09:00etara haurtzaindegi zerbitzua dago.

Aurten ere ordutegia luzatzeko aukera dago, umeak 14:00etatik 16:00etara bazkaltzen eta siesta egiten gera daitezkeelako. Zerbitzu honek 70 €-ko kostea izango du hilabetean; zentro bakoitzean 15 umeko minimoa eskatzen da.

Familiekin egingo diren batzar informatiboak ondorengo egunetan egingo dira:

Altzaga (jantokia)
Ekainak 26
18:30ean. 2015 – 2016. Urtetan jaiotakoak
19:30ean. 2013 – 2014. Urtetan jaiotakoak

Artatza-Pinueta (liburutegian)
Ekainak 27
18:00etan

Mendibile –Txomin Aresti ikastetxeko jantokian
Ekainak 27
19:30ean

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa