Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Martxoaren 28a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2019-05-29 9 hilabeteko kartzela zigorra animaliei tratu txarrak emoteagatik eta bertan behera uzteagatik
/

Bi urteko prozesu judizialaren ostean, eta Udaltzaingoaren ikerketa lan zorrotzari esker, I.J.U.-k zigorra jaso du, hiru txakurren kasua dela eta, horietako bat hilda. Horrez gain, bi urtez animaliekin erlazionatutako lanbiderako edo merkataritzarako eta animaliak edukitzeko gaitasungabetzea ere jaso du.

Leioako Udaltzaingoaren ikerketa lan zorrotzari esker eta bi urteko prozesu judizialaren ostean, azkenean I.J.U.-k 9 hilabete eta egun bateko kartzela zigorra jaso du, hiru txakur bertan behera uzteagatik. Horietako bat hil egin zen. I.J.U.-k zigor bat jasoko du txakur bakoitzarengatik eta, horrez gain, bi urtez animaliekin erlazionatutako lanbiderako edo merkataritzarako eta animaliak edukitzeko gaitasungabetzea ere jasango du. Epaia errekurritzeko aukera dagoen arren, hil ez ziren txakur biak dagoeneko adoptatuta daude.

Gertakariek 2017ko ekainaren 1era garamatzate. Egun hartan, Leioako Udaltzaingoak ohar bat jaso zuen, adieraziz Border Collie arrazako txakur heldu batek bost egun zeramatzala udalerriko landa inguru batean atzera eta aurrera, desnutrizio sintoma argiekin. Udaltzainek animalia aurkitu zuten, eta inolako identifikazio txipik ez zuenez, Udalarekin hitzartutako babes-etxearekin harremanetan jarri ziren, animalia bere egoitzara eramateko.

Udaltzaingoak ireki beharreko ikerketa ireki zuen, eta animaliaren jabea aurkitu zuen. Gertatutakoa argitzeko eta hartu beharreko zehapen neurriak hartzeko bere etxebizitzara joan zirenean, jabearen senide bat eta 4 txakur baino ez zituzten aurkitu, kaiola baten barruan, baldintza higieniko-sanitario desegokietan. Jabearekin hitz egiteko berriro joan zirenean, udaltzainek ikusi zuten han ez zegoela ez kaiolarik ezta txakurrik ere, I.J.U.-k adierazi zuenez, petardo batzuen zarataren ondorioz ihes egin zutelako.

Udaltzaingoak ez zion sinesgarritasunik eman I.J.U.-ren bertsioari, eta ikerketa lanekin jarraitu zuen. Animaliak Getxoko zelai batean aurkitu zituzten, bertan behera utzita, heltzeko zaila zen inguru zabalean, biztanleria gunetik aparte. Ezaugarri horiek erakusten zutenez, lekua, animaliak ez aurkitzeko asmo argiarekin aukeratu zen. Bikote batek aurkitu eta Getxoko Udaltzaingoaren komisariara eraman zituen, eta udaltzainek babes-etxeari deitu zioten, animaliez arduratzeko, euren osasun egoera desegokia baitzen. Bi kumeetako bat hil egin zen.

Prozesu horretan Leioako Udaltzaingoa harremanetan jarri zen babes-etxearekin, lekukoekin eta Getxoko Udaltzaingoarekin, ikerketa lanekin jarraitzeko. Azkenean, I.J.U. animalien kontrako ustezko bertan behera uzte eta tratu txar delituarengatik ikertua izan zen. Dena den, I.J.U.-k, une oro, ukatu egin zuen animaliak bereak zirenik.

2019ko martxoaren amaieran I.J.U.-k gertakari horien ondoriozko zigorra jaso zuen. Hau da, zigor bat txakur bakoitzarengatik, guztira 9 hilabete eta egun bateko kartzela zigorra, hain zuzen ere: lehenengo txakurrarengatik, hiru hilabete eta egun bateko kartzela zigorra; bigarren txakurrarengatik, sei hilabeteko kartzela zigorra; eta hirugarrenarengatik, hilabeteko isuna. Horrez gain, bi urtez animaliekin erlazionatutako lanbiderako edo merkataritzarako eta animaliak edukitzeko gaitasungabetzea ere ezarri zitzaion.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa