Leioa
Bilaketak
Igandea, 2019ko Abuztuaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2019-05-23 Umeen Kontseiluak sorpresa bikoitza hartu du Alkatea agurtzerakoan
Consejo de la Infancia / Umeen Kontseilua

Mari Carmen Urbieta Alkateak agur esan dio Umeen Kontseiluari, baina agur esan baino arinago eskerrak eman dizkio egindako lanagatik eta sorpresa bi eman dizkie txikiei.

Agintaldi honetan Umeen Kontseiluak Alkateari egin zion eskaeren artean organo honen izena toki edo monumento publiko bateri ematea zegoen. Honi erantzuna emateko aspalditik dabil lanean Udala, eta gaur bertan erabakia zein izan den azaldu die Alkateak.

Aldapa ondoan momentuz itxita dagoen berdegunea laster irekiko dela aurreratu die txikiei, orain arte itxita egotearen arrazoia azalduz; bertan landatutako zuhaitzak behar bezalako sendotasuna eta indarra hartzeko. Eta parke berri honek Umeen Kontseiluaren izena jasoko duela esan die.

Bestalde, Udal arkitektoa den Anton Uncillak Sabino Arana kalera eraman ditu kontseiluko kideak, bertan beste sorpresa bat emateko. Sakoneta kiroldegi ondoan zirenean bertan landatuta dagoen haritz sendoaren ondoan jarri dira eta, bertan azaldu die, Bizkaiko Batzaretxeak Gernikako Arbola duen moduan Umeen Kontseiluak bere haritza ere izango duela. Bertan, harriekin egindako 20 jesarleku jarriko dira Umeen Kontseiluaren batzar bereziak egiteko.

Honekin, Umeen kontseiluak egoitza ofiziala izaten jarraituko du Ondiztorren baina honi leku berri bat gehituko dio kalean bertan, Sabino Arana kalea oinezkoentzako berreskuratutako tokian, besteak beste.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa