Leioa
Bilaketak
Igandea, 2019ko Abuztuaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2019-05-21 XX. Umore Azoka Leioak arrakastaz gainditu zuen eguraldi txarra, aurreikusitako hiriko agertokiak aldatu behar izan ziren arren
dikotomia / dikotomia

Umore Azoka Leioak, Leioako Udalak antolatutako Kaleko Arteen Azokak, arrakastaz gainditu du lau azoka egunak ia osorik hartu dituen eguraldi txarrak eragindako erronka. Euriaren eta haizearen ondorioz aldatu egin behar izan dira aurreikusitako hiri agertokiak, eta horien ordez estalitako leku alternatiboetan eskaini dira ikuskizunak, gertakari azpimarragarri barik.

“Ez dugu zorterik izan eguraldiarekin, baina Leioa Kaleko Arteen Hiria da, eta horrelako gertakariei arazo larregi barik aurre egiteko prest gaude”, adierazi du Mari Carmen Urbieta herriko alkateak. “Garrantzitsuena, Umore Azoka Leioaren 20. edizioa ospatzeko gai izan garela da eta egitarau ofizialeko 46 konpainiek euren ikuskizunak gutxienez saio batean aurkezteko gai izan direla”.

Azokan zehar behin baino gehiagotan eskaini behar izan ziren ikuskizunen saio batzuk bertan behera utzi behar izan diren arren, guztira 98 emanaldi eskaini dira. Horrela, bertan behera geratu den ikuskizun azpimarragarri bakarra “Tokiko Eszena” ekimeneko bat izan zen, ezinezkoa izan baitzen Fidias Fundazioaren ikuskizunari programazioaren barruan beste leku bat aurkitzea.

Urbietak horrelako ekitaldi bat kudeatzeak duen zailtasuna azpimarratu du, eta bere esker ona erakutsi gura izan die “egun hauetan egindako lan nekaezinaren bitartez hori guztia posible egin duen Kultura Saileko taldeari, eta baita taldeei ere, gurekin lankidetzan aritu direlako, dena ahalik eta ondoen egiteko”. Horrez gain, alkateak modu berezian eskertu du “Leioako eta Bizkaiko beste udalerri batzuetako pertsonen pazientzia eta partaidetza, eguraldi txarrari kasu egin barik Umore Azoka Leioaz gozatzera gerturatu direlako”.

Azokak topagune eta azoka profesional gisa betetzen duen egitekoaren barruan, Urbietak azpimarratu duenez, Leioan ia 200 programatzaile eta ikuskizunen kontratazio arduradun elkartu dira. Horrek argi eta garbi uzten du Umore Azokak kaleko artisten jarduera profesionalaren motor eta dinamizatzaile gisa duen garrantzia.

“Umore Azoka Leioak 20 urte bete ditu eta, euria edo trumoia egiten badu ere, beti izango da gure nortasunaren parte. Leioan oso barruan daramagun apustua da”, adierazi du Urbietak. Gogorarazi duenez, Leioako Udalak bere unean Artekaleren sorkuntza ere bultzatu zuen, eta bazkide sortzaileetako bat izan zen.

Azkenik, Alkateak iragarri duenez, Udala, Kultura Sailaren bidez, Umore Azoka Leioaren XXI. edizioaren antolakuntzan ari da jadanik lanean, “eguraldia aurtengoa baino hobea izango den konfiantzarekin”

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa