Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Martxoaren 28a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2019-05-17 Umore Azoka Leioak ez dio atsedenaldirik ematen jaiari, nahiz eta euria egin, eta bihar 41 emanaldi eskainiko ditu, erabateko 4 estreinaldirekin Umore Azoka Leioa 2019 Sari Berezia Donostiako dFeria eta Aguilar de Campooko AR.CA festibalei eman zaie
/

Umore Azoka Leioak, Leioako Udalak antolatutako Kaleko Artisten Azokak, hirugarren jarduera egunari ekingo dio bihar, larunbatean, erabateko 4 estreinaldirekin, 33 ikuskizunen 41 emanaldi aurreikusten dituen egitarau zabalaren barruan. Horrez gain, herriko talentu artistikorako lekua ere egongo da, “Tokiko Eszena” ekimenaren eskutik.

Orain arte ikusi gabeko lanei dagokienez, larunbateko jardunaldiak erabateko 4 estreinaldi jasoko ditu. Leioa Kantika Koralaren “Kantiketan!”, nazioartean ezaguna den herriko taldeak Umore Azoka Leioan aurkeztuko duen lana da, musika bidaia eskainiz munduan zehar. “MyL” lanak Mariana Collado eta Lucio A. Baglivo elkartuko ditu dantzaren, flamenkoaren eta akrobaziaren inguruan. Cía Nom Provisional katalanen “Qui cu qui qué quina” ikuskizunak konexio joko absurdoa planteatzen du artisten eta ikus-entzuleen artean. Eta, amaitzeko, Demode Quartet taldearen “Epa Txiki” umorez betetako musika ikuskizuna. Horrez gain, Tobia Circus italiarrek “Equilibrium Tremens” ikuskizuna estreinatuko dute Estatuan, orekan eta clown jokoetan oinarritutako lana.

Udalerriko artisten partaidetza bultzatzen duen “Tokiko Eszena” programak protagonismoa hartuko du, Leioako bi talderen bitartez. Alde batetik, 50 interpreteren partaidetza izango duen Fidias Fundazioak “The Last Wimba-Dinkas” abentura ausarta biziko du Afrika exotikoan. Eta bestetik, Leioako Musika Bandak “A Day at the Circus, ¡Pasen y Vean!” kontzertua eskainiko du.

Horrez gain, larunbatean lehen aldiz ikusi ahal izango dira azokan beste hiru ikuskizun. Antón Coucheiro galiziarrak “Sonámbulo” lanean ohe batean egingo duen bidaia; antzerki fisikoaren eta zirkuaren bitartez irudiaren garrantziari buruzko gogoeta egitera eramango gaituen Malicia! euskal konpainiaren “El punto de la i”; eta “Tutilimundi, teatros en miniatura” Le Guignol Orthopedique taldeak sortutako eszenako kutxatxoen ikuskizuna. Horrez gain, berrikuntza gisa, Trakamatraka taldeak musika tailer berezia eskainiko du.

Sariak eta jarduera profesionalak

Umore Azokako aurreko edizioko sariak banatuz Mendibile Jauregian egindako Harrera ekitaldi Ofizialaren ondoren, Umore Azoka Leioa 2019 Sari Berezia jakinarazi da. Aurten, Donostiako dFeria eta Aguilar de Campooko AR-CA festibalak izan dira saridunak. Bi festibalen arduradunek, Norka Chiapuso eta Jorge Sanz, jaso dute saria.

Horrela, jarduera profesionalak aurrera jarraituko du larunbatean, Euskadiko Kaleko Arteen Jaialdietako arduradunekin egingo den topaketarekin eta azkenengo Umore Meeting izenekoekin edo artisten eta programatzaileen arteko negozio topaketekin

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa