Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Apirilaren 20a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2019-05-17 Umore Azoka Leioak hasiera emango dio jaiari eta gaurkorako prestatzen hasi da jardueraz betetako
/

Umore Azoka Leioa, Leioako Udalak antolatutako Kaleko Artisten Azoka, atzo ostegunean hasi zen , eta gaur, ostiralean, bere lehenengo jardunaldi osoa ospatzeko ari da prestatzen. Arratsaldeko seietatik gauerdira arte zentratuko da, batez ere, baina eguerdiko hamabietan ere bi emanaldiz gozatzeko aukera emango du. Horrez gain, 14:30ean, Mendibile Jauregiak, parte hartzen duten konpainien Harrera Ekitaldi Ofiziala jasoko du eta aurreko edizioko sariak eta Umore Azoka 2019 Sari Berezia ere bertan banatuko dira.

Ostiralean zehar 37 ikuskizun desberdin eszenaratuko dira, 47 emanaldirekin. 37 ikuskizunetatik, 22 ostiral honetan ikusi ahal izango dira lehen aldiz azokan –gainerakoak gaur, ostegunean, eskaini dira– eta 15 estreinaldiak izango dira (erabateko 8 estreinaldi, Estatu mailako 6 aurkezpen eta kaleko estreinaldi bat ). Umore Azoka Leioan ohikoa denez ostirala da jarduera gehien aurreikusten den eguna, eta baita ikus-entzule kopuruak gora egiten duen eguna ere, asteburuaren aurrerapen gisa.

Erabateko estreinaldien artean hauek daude: Del Revés Danza Vertical katalanen “Finale”, dantza klasikoa fatxadetara eramaten duena; Dikothomia Cía konpainiaren “(‘e.go)” zirkuko lana; itsasoaren mundua dantzarekin eta umorearekin uztartzen duen Organik Dantza taldearen “Sardina freskue!”; Ana Capillak proposatzen duen musikaren jatorrirako “Cajita de música” bidaia; Iker Gómez dantza konpainiaren eskutik etorriko den “El pequeño lago de los cisnes”; Collectif Eflirkoa frantsesen azken lana den “Echos”; Malas Compañías Zirkoren “Prozak” umore eta zirku ikuskizuna; eta Trapu Zaharra taldeak dakarren “Turisteando” bidaia agentzia bitxia.

Estatuan lehen aldiz ikusiko diren lanen artean hauek azpimarratu behar dira: Super Super frantsesen igeriketa sinkronizatuari buruzko “Plouf et Replouf” clowna; Jordi L. Vidal belgikarren eskutik etorriko den “An encounter” akrobazia eta antzerki fisikoa; Collectif Kaboum frantsesen “Système D” karraka bitxia; “PopBins” Jashgawronsky Brothers italiarrek pop musikari buruz egingo duten gogoeta zoroa; Alemaniatik eta Brasiletik datorren “Piti Peta Hofen Show” malabarismoa; eta bi pertsona aulki tranpa batean harrapatuta geratzen diren Kolektiv Lapso Cirk italiarren “11” lana.

Kaleko estreinaldien artean, orangutan baten historiaren bitartez ekosistemaren hauskortasunari buruz gogoeta egitera eramango gaituen Ytuquepintas katalanen “Jojo” ikus-poesia daukagu. Ostiralean ikusi ahal izango diren eta lan berrien programa osatuko duten gainerako zazpi lanak, beste jaialdi batzuetan ikus-entzuleen aldetik oso harrera ona jaso dutenak, hauek dira: Jean Philippe Kikolasen “Calor” clown ikuskizuna; Trakamatrakaren “Matraka ma non troppo” musika orijinal eta dibertigarria; El Fedito valentziarren “Oyun” malabarismoa; Bucraá Circus katalanen “El gran final” pailazo tragikomedia; Cía Akelar taldearen eskutik etorriko den Western giroko “Al Baker’s Saloon” gertuko magia; Cía Capicúa katalanen erabilera anitzeko “Koselig” gurdia; eta “#LaCampaña”, La Cueva Teatro de Calle murtziarren hauteskunde jardunaldi bitxia.

Harrera Ofiziala eta Sariak

Beste alde batetik, bihar, 14:30ean, Mendibile Jauregiak azokako une berezietako bat jasoko du, parte hartuko duten konpainia guztien Harrera Ekitaldi Ofiziala, hain zuzen ere. Horrez gain, ekitaldi horretan, Umore Azokaren aurreko edizioko sariak eta Umore Azoka 2019 Sari Berezia banatuko dira.

Aurreko edizioaren amaieran iragarri zen bezala, 2018ko sarien irabazleak hauek izan ziren: Lasala euskal konpainia, Euskadiko kaleko Ikuskizun Onenaren Saria “Microclimate” lanarengatik; Amer i África katalana, Kaleko Ikuskizun Onenaren Saria “Envà” ikuskizunarengatik; eta Italiako Kolektiv Lapso Cirk konpainia, Ikuskizun edo Artista Hasiberriaren Ikuskizun Onenaren Saria “Ovvio” lanarengatik. Horrez gain, epaimahaiak Aipamen Berezia eman zion Barsanti konpainiaren “Kale Gorrian/ El desahucio” ikuskizunari. Umore Azoka 2019 Sari Bereziaren irabazlea ekitaldian bertan iragarriko da.

Jarduera profesionalei dagokienez, bihar lehenengo “Umore Meeting” saioak gauzatuko dira, COFAEren “Noraino eta zelan eraldatu merkatu eszenikoak?” topaketa egingo da eta Auzoan Artez kalean gogoeta jardunaldien ondorioen aurkezpen ekitaldia egingo da, Artekale espazioaren barruan.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa