Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Apirilaren 24a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2019-05-16 Aldaketak Lejoan Busean Umore Azoka dela eta
/

Lejoan Buseko lineek zenbait aldaketa izango dituzte hurrengo egunetan, Umore Azoka dela eta. Aldaketak gaur, ostiralean eta larunbatean izango dira, 17:00etatik aurrera.
1. linean zerbitzu barik geratuko dira 349 geralekua (loreen geralekua), eta Iparragirreko 348 eta 349 geralekuak (Mulligans eta CajaRural aurrekoa), eta geraleku bat gehituko da Leioako anbulatorioaren aurrean.
2. linean ere zerbitzurik gabe geratuko dira Iparragirreko 397 eta 396 geralekuak, eta Aldapabarrenatik igaroko da. Luis Bilbao Libanoko geralekua ere zerbitzu barik geratuko da, eta zuzenean joango da Metrora.
3. linean, ostiralean eta larunbatean, zerbitzurik gabe geratuko dira Iparragirreko geralekuak 00:00ak arte. Ondoren lineak normaltasuna berreskuratuko du.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa