Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Apirilaren 24a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2008-10-29 Ostiralean ospatuko da Leioako Eguna Artaza Jauregian izango da ospakizuna Datorren ostiralean ospatuko da Leioako Egunaren 482 urteurrena. Ospakizuna ostiralean izango da arratsaldeko 20.00etatik aurrera Artaza jauregian, eta bertan aurtengo saritua omenduko dute. Ekitaldia girotzeko Leioako Aresti laukotearen musika izango da entzungai; Beñat (1.biolina), Deñe Sarria (2.biolina), Lorea Rada (biola), eta Pedro Martínez (biolontxeloa).

Urtero bezala Leioako Elizatearen fundazioaren sorrera ospatzen da, oraingoan 482. urteurrena hain zuzen ere, eta gertaera hau ospatzeko ekitaldi berezia prestatu da Artaza Jauregian, bertan Leioako herrian eta herriarentzat lanean dihardutenak elkartzen dira eta leioaztarren arteko harremanak estutzeko balio duen momentua da. Ekitaldian presente izango dira besteak beste herriko elkarte kulturalak, kirol taldeak, ikastetxeetako ordezkariak, herritarren elkarteak, auzoetako kultur aretoak eta enpresak.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa