Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Apirilaren 24a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2019-05-13 Transexualitateari buruzko prestakuntza herritarrentzat eta irakasleentzat
/

Leioako Udalak, Herritarren Hezkuntzarako eta Partaidetzarako Sailaren eta Lamiakon dagoen inguruko Berritzegunearen bitartez, transexualitateari buruzko prestakuntza ikastaroa antolatu du, Transexualen Defentsarako eta Integraziorako Errespetuz Euskal Elkartearekin lankidetzan.
Irakasleentzako tailerra bi egunez egingo da, maiatzaren 8tik 15era, 09:15etik 11:30era, Kultur Leioako laugarren solairuan, eta izen ematea Berritzegunearen bitartez egingo da.
Baina herritarrei zuzendutako transexualitateari buruzko prestakuntza ere proposatzen da, maiatzaren 15ean, 17:30etik 19:30era, leku berean, Kultur Leioako laugarren solairuan; haurtzaindegi zerbitzua eskaintzen da bertara doazenentzat. Herritarren kasuan, izen ematea 946072576 telefono zenbakian edo udalhezkuntza@leioa.net helbide elektronikoan egin daiteke, eta haurtzaindegi zerbitzua erabiliko den ala ez eta umearen adina adierazi beharko da.
Herritarrek hobetu ezagutu beharreko gai interesgarria. Gonbidatuta zaude, eta izena ematea doakoa da.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa