Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Apirilaren 16a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2019-05-10 Umore Azoka Leioa Euskadiko kaleko arte sorkuntzaren erakusleiho nagusia izango da berriro ere, 19 euskal konpainiak hartuko baitute parte
/

Umore Azoka Leioa, Leioako Udalak antolatutako Kaleko Artisten Azoka, Euskadiko kaleko arte sorkuntzaren erakusleiho nagusi bilakatuko da berriro ere, estreinaldi izango diren 14 ikuskizun aurkeztuko dituzten EAEko eta Nafarroako 19 konpainiaren presentziarekin, hau da, bertako talentuaren kontzentrazio handiena, oso-osorik Kaleko Arteei eskainitako azoka-ekitaldi bakarrean.

Maiatzaren 16tik 19ra Leioan ospatuko den azokan euskal sektore profesionalak izango duen presentzia garrantzitsuak, Umore Azoka Leioak bertako kulturaren sustapenarekin duen konpromisoa erakusten du, Mari Carmen Urbieta Leioako alkateak azpimarratu duen bezala. “20 urteko jardueraren ondoren, ondo baino hobeto dakigu Umore Azoka Leioa funtsezko aktiboa dela gure profesionalentzat, eta beti horrela izan dadin egingo dugu lan”.

Umore Azoka Leioaren XX. edizioan parte hartuko duten EAEko 18 konpainiak hauek dira: Akelar, Cía Ana Capilla, Demode Quartet, Dikothomía Cía, Garazi & Cía, Goitibera, Intujai Teatro, La Glo Zirko Dantza, Leioako Kantika Korala, Malas Compañías Zirko Taldea, Malicia! Cía, Organik, Reportero On Fire, Salitre teatro, Toni La Sal, Trakamatraka, Trapu Zaharra eta Zanguango Teatro. Horrez gain, Nafarroako Foru Komunitateko Circo Dabitxi konpainiak ere hartuko du parte.

Bertako eszenak ere bere lekua izango du azokako espazioan, eta laugarren urtez jarraian, eskaintza orokorrari Leioako konpainien emanaldiak gehitu zaizkio. Horrela, “Tokiko Eszena” programaren barruan, Leioako Musika Bandak “A Day at the Circus, ¡Pasen y vean!” kontzertua eskainiko du; Fidias Fundazioak “The Last Wimba-Dinkas” ikuskizuna aurkeztuko du, eta Zirkun Zirko Eskolak “Zirkun txiki ikuskizuna” zirkuko ikuskizuna.

Euskal konpainiek azokarekiko erakusten duten interesa agerian geratzen da, baita ere, aurreikusitako estreinaldi kopuru garrantzitsuan. 14 ikuskizun lehen aldiz ikusi ahal izango dira Leioan. Horrek argi eta garbi erakusten du Umore Azoka Leioaren hitzordua “gorriz markatuta” dagoela euskal konpainien agendetan.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa