Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Apirilaren 20a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2019-05-08 Ponpa erraldoiak egingo dituzte ‘Barikuetan jai’ programan
/

Ostiral honetan, maiatzak 10, 'Barikuetan jai' programan Ponpa erraldoiak zelan egiten diren ikasiko dute eta horiekin jolastuko dira. Ondoren, partehartzaile bakoitzak bere ponperoa egingo du. Hitzordua, betikoa, 17:30ean Kultur Leioako aterpeetan. Hurrengo saioa maiatzaren 24an izango da.
Euskara Zerbitzuak martxan jarritako 'Barikuetan jai' programa honen helburua da haurrek eta familiek euskara erabiltzea herriko plazetan eta kaleetan, eta horretarako ostiralero jarduera bereziak egiten dira euskarazko harreman sareak zabaltzeko eta euskara erabiltzeko guneak eta aukerak sortzeko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa