Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2019-05-03 Bihar Sabino Arana etorbidean deituta dagoen ekitaldiaren antolakundeak ez ditu beharrezko baimenak eskatu
/

Leioako Udalak dioenez, bihar larunbata, maiatzak 4, Sabino Arana etorbidean deituta dagoen jai-ekitaldiaren antolakundeak ez ditu eskatu kalean mota horretako ekitaldiak egiteko behar diren baimenak.

Hedabideen bitartez hainbat berri jaso eta gero, aste honetan bertan, Udala harremanetan jarri zen ekitaldia iragarri zuen pertsonarekin, halako ekitaldiek eskuarki udal baimenak behar dituztela ohartarazteko: alde batetik, eskatutako segurtasuna egiaztatze aldera; beste aldetik, kalea okupatzen dela egiaztatze aldera. Ekitaldiak ez ditu baimen horiek, ez baitira eskatu; hortaz, Udalak ez daki ekitaldia zenbaterainokoa den, eta baimentzea dagoen ala ez.

Horrezaz gain, egun, etorbidean berriztatze lan handiak egiten dihardute. Etorbidearen alde bat oinezkoenek, garajeetara sartu behar dutenek eta zamaketa-hustuketan ari direnenek erabiltzeko moduan jarri den arren (horretarako, obraren esleipendunak gadozkion segurtasun-neurriak hartu ditu), Udalak ez daki zehatz-mehatz non egingo den ekitaldia, ez eta zenbaterainokoa izango den ere. Beraz, Udalak ezin du egiaztatu gune horrek bete egiten dituen ala ez segurtasun-, osasun-, higiene- eta irisgarritasun-baldintzak, eta ez dauka neurri osagarriak hartzea aztertzerik ere.

Leioan, elkarteek eta taldeek antolatuta, kalean egiten diren ekitaldi guztiek beharrezko baimen eta agiriak izango dituzte, abenduaren 23ko 10/2015 Legeak (Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jarduerena) eta otsailaren 5eko 17/2019 Dekretuak (jendaurreko ikuskizunen eta jolas-jardueren Legea garatzeko Erregelamendua onartzen duena) agintzen dutenez.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa