Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2019-04-09 Aste Santua eta gero hasiko dira Artatzako igogailuaren obrak
/

Leioako Udalak Artatzako igogailuko lanak esleitu ditu jada 655.436,27 eurogatik. Artatza auzoa eta Basañese kalea lotuko dituen soluzio mekanikoaren lanak sei hilabeteko iraupena izango dute eta Aste Santuko opor egunak igaro ostean jarriko dira martxan

San Bartolomeko auzoak tontor txiki baten gainean daude. Behereneko puntua Artatza kalearen inguruan dago, eta altuena San Bartolome baselizaren parean. Haren azpian dago Basañese kalea, eta Artatza kalearekin bat egiten duen lekuko biribilgunetik abiatuta San Bartolome baselizarantz igotzen da, udalerri osoa ikusteko behatoki txikia bilakatuz.

Ibilbide honen hasieran, kaleak %11,56ko eta %7,50eko maldak ditu –balio horiek, gune publikoetako irisgarritasunari buruz indarrean dagoen arautegian oinezko ibilbideetarako ezarrita dagoen gehieneko %6ko maldatik gora daude–, eta ondoren, aurrera egin ahala, malda jaitsiz doa, amaieran ia laua izan arte.

Ibilbidearen erdian, bidearen malda irisgarri bilakatzen den puntua (finkatutako hiri lurzoruaren eta Laubide Sektorearen arteko muga) gainditzeko, gaur egun sigi-saga egiten duten eskailera batzuk daude, Artatza kalearekin lotzeko.

Artatza kaleko puntu horretan Bizkaibuseko geraleku bat dagoenez, San Bartolome auzoko biztanleek asko erabiltzen dituzte eskailera horiek, garraio publiko horren bitartez euren lantokietara edo Leioako erdigunera joateko aukera dutelako.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa