Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2019-04-03 Umore Azoka Leioak kaleko sorkuntza artistikoan interesa duten profesionalentzat izena emateko epea ireki du
/

Umore Azoka Leioa, Leioako Udalak antolatutako Kaleko Artisten Azokak, kalea sorkuntza artistikorako gune gisa erabiltzeko interesa duten profesionalentzako izen emate eta akreditazio epea zabaldu du. Bertan parte hartzeko eskaria gauzatzeko epealdia apirilaren 29ra arte egongo da zabalik, eta Azokaren webgunean egin ahal izango da: Izen ematea

49 konpainia (Euskal Herriko 19, Estatuko 19 eta atzerriko 8) eta erabateko 19 estreinaldi, kaleko 3 estreinaldi eta primiziazko 7 aurkezpen izango dituen programa artistikorako sarbidea izateaz gain, akreditatzen diren profesionalek aurreikusita dauden jarduera espezifikoetan parte hartu ahal izango dute. Horien artean daude “Umore Meetingak” izenekoak edo negozio bilera azkarrak, eta baita profesionalei eta konpainiei zuzendutako kaleko arteen sektoreko hainbat motatakoak ere, SAREAren-Antzokien Euskal Sarearen Batzar Nagusia barne dela.

Bizkaiko Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailen eta Kultura eta Kirol Ministerioaren esku dagoen INAEM erakundearen laguntza duen Umore Azoka Leioaren barruan, Artekale espazioa, Euskal Herriko Kaleko Arteekin erlazionatutako eragile guztien topagune profesionala ere egongo da. Ostiralean, maiatzaren 17an, artistei eta profesionalei zuzendutako harrera ekitaldi ofiziala egingo da. Ekitaldi horretan Umore Azoka Leioa 2018 sariak eta Umore Azoka 2019 Sari Berezia banatuko dira.

19 edizio eta gero, Umore Azoka Leioa erreferentziazko azoka bilakatu da, bere generoan parekorik ez duena, kaleko arteetan azken garaietan egin diren sorkuntza lanak jasotzen dituen egitarau artistiko bikainarekin. Horrez gain, ikuspuntu profesionaletik, azoka eta sektorearen topagune gisa duen izaera finkatzen jakin du. Umore Azoka Leioa 2019k bere XX. edizioa ospatuko du aurten, maiatzaren 16tik 19ra, eta bertan 120 emanaldi baino gehiagorekin gozatzeko aukera egongo da.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa