Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2019ko Maiatzaren 24a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2019-03-14 “El flautista de Hamelin”, klasiko unibertsalaren ikuskizuna familia osoarentzat
/

Hurrengo igandean, martxoak 17 (Auditorium, 18:00 h), antzerki familiarra izango da protagonista Kultur Leioan. Nacho Vilar Producciones konpainiak “El flautista de Hamelin” istorio ezaguna taularatuko du.

Mitoan eta misterioan oinarrituta, “El Flautista de Hamelin”ek arratoiz betetako herriaren istorioa kontatzen du. Hamelingo biztanleek alkateari arazoa konpontzeko zerbait egin dezan eskatzen diote eta hark urrezko 100 txanpon eskaintzen ditu izurritearekin bukatzen duenarentzat. Orduantxe hasten da magia! Amaiera ona izango du? Haurrentzako musikal bat, jende guztiarentzat eta musikalen maitaleentzat. Eszenaratze dibertigarri eta atsegina. Bihotzetik sortutako klasiko unibertsalaren ikuskizuna familia osoarentzat.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa