Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Martxoaren 28a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2019-02-25 Sarbide berri batek Lamiako eta Txorierri auzoetara hurbilduko du metroa Unai Rementeriak eta Mari Carmen Urbietak, bi auzoetako irisgarritasuna eta bizitza kalitatea hobetuko duen Lamiakoko auzoaren proiektua aurkeztu dute
/

Unai Rementeria Bizkaiko Garraio Partzuergoko (BGP-CTB) presidenteak eta Mari Carmen Urbieta Leioako alkateak, Lamiakoko metro geltokirako sarbide berriaren proiektua aurkeztu dute gaur goizean. Leioako Udalaren eta BGP-CTBaren arteko lankidetzari esker gauzatuko den proiektuak, Lamiako eta Txorierri auzoetako biztanleengana hurbilduko du metroa, denbora gutxi barru igogailu baten bitartez egongo baitira metroarekin lotuta. Bi obra horien arteko konexioari, geltokirako sarbide berriari eta igogailuari esker, hobetu egingo dira bi auzoetako irisgarritasuna eta bizitza kalitatea. BGP-CTBk 339.000 euro inbertituko ditu geltokirako sarbide berria egokitzeko lanetan, eta egikaritze epealdia sei hilabetekoa izango da, lizitatzen den unetik aurrera.
Rementeriak, proiektuak Leioarako eta Lamiako eta Txorierri auzoetarako duen garrantzia azpimarratu du. “Proiektu hau, Bizkaia funtzionatzen ari dela, erakundeen arteko sintonia erabatekoa dela eta pertsonen beharrei erantzuten diela erakusten duen beste adibide bat da. Oraingo honetan, Leioako Udala eta BGP-CTB elkarrekin lanean aritu dira, elkarren artean Leioa eta Lamiako eta Txorierri auzoak hobetzeko. Sarbide berriak bi auzoetarako irisgarritasuna hobetuko du, igogailuarekin lotura ezarriko du, eta bidea erraztuko die bertan bizi diren 2.000 pertsonei. Auzoak irisgarriagoak eta bizitza kalitate handiagokoak egitea da hori. Pertsonengan pentsatzea da hori. Bizkaian eta Leioan, proiektuak eta obrak pertsonentzat egiten dira, euren bizitza kalitatea hobetzeko”, adierazi du BGP-CTBko presidenteak, eta sarbide berriak Metroaren zerbitzuan ekarriko duen hobekuntza ere azpimarratu du: “Metroa hobetzen jarraitzen dugu, lurraldeko mugikortasuna hobetzen jarraitzen dugu”.
Sarbide berria, 2. trenbideko (Bilbo noranzkoa) nasan sarbide bat egokitzeko eta bertatik, eskailera bitartez, 1. trenbideko nasara heldu ahal izateko Lamiako eta Txorierri auzoetako biztanleen eskaria da. Geltokiaren proiektuak bi auzoetako irisgarritasunaren hobekuntza osatzen du. Denbora gutxi barru, metro geltokiaren aurrean dagoen Langileria kalearen eta Txorierri auzoaren arteko maila aldaketa gainditzen duen igogailuak lotuko ditu bi auzoak. Udalak, BGP-CTBren laguntzarekin, 2,1 milioi euro inbertitu zituen lan horretan.
Mari Carmen Urbietak gehitu duenez, sarbide berri horrek leioaztarrentzat ezinbestekoa den proiektua osatuko du, Txorierri eta Lamiako auzoak lotuko dituen igogailua, hain zuzen ere. Proiektua gauzatzea ezinezkoa izango litzateke erakundeen arteko koordinazio barik, eta nabarmen hobetuko du gure biztanleen mugikortasuna, garraio publikoa sustatzeaz gain.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa