Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-12-14 Guztira 114 abeltzain eta nekazari postu bildu ziren atzo
idia / idia

Guztira 114 postu bildu ziren atzo erdigunean ospatuko zen XXII. Nekazari eta Abeltzantza Azokarekin. Ospakizun berezi honek gero eta bisitari gehiago biltzen ditu Leioan, batez ere Bulebarrean eta Errekalde plazan. Bertaratutakoak gure lurrak emandako produkturik onenak dastatzeko edo erosteko etortzen dira, edota gure sustraien giro onaz gozatzeko.

Azoka 10.00etan ireki zen, eta ordu bete beranduago trikitilari eta txistularien doinuekin girotu zen. Momentu horretan, Errekalde plaza txikientzako topagune berezia bihurtu zen, baserri tailerra (150 partaide), talo tailerra (160 partaide), eta ponien ibilbideekin (300 partaide). Bestalde, nagusienak ere bertaratu egin ziren plaza horretara bertan izan zelako harrijasotzaile eta zakulari herri kirolen erakustaldi garrantzitsua.

Goizaren erdialdean, Kalekantuka izan zen herriko tabernatatik zehar abesti ezagunekin giroa alaitzen, eta Jose Ramon Aketxe plazan azokako produktuen dastatzea eman zen guztira txorizoaren 400 pintxo eta ziza 800 pintxo banatu ziren.

Baina unerik garrantzitsuena sari banaketena izan zen. Alde batetik Idiazabal Jatorrizko Izendura zuen Gazta Bizkaitar onenaren “Leioako Udala” saria, bestetik etxolen apainketa lehiaketa eta azkenik nekazari bati egindako omenaldi berezia.

Gazta onenarentzako sari eskuratzeko, Bizkaian diren Jatorrizko Deiturako 14 gazta egiletatik 8 aurkeztu ziren lehiaketa honetara, eta sailkapena horrela geratu zen:

Parte hartzaileak:

1. FLOREN TXURRUKA MARKINA
2. RIKARDO MURIAS MUSKIZ
3. MALATSA OROZKO
4. ANDONI PADILLA OTXANDIO
5. FRANCISCO ORTIZ KARRANTZA
6. TERESA PETRALANDA OROZKO
7. ALICIA MONEDERO ABADIÑO
8. PAGOBIETA UBIDEA

Irabazlea, berriz, Muskizeko Rikardo Muriasena izan zen, bigarren postuan Markinako Floren Txurruka geratu zen eta hirugarrenik Otxandioko Andoni Padilla.

Bestalde, aurten saritutako baserritarra emakume bat izan zen, Mº Angeles Altonaga Bilbao, Perurikoa, aldi berean nekazaria eta abeltzaina dena.

Azkenik, azokan bildu ziren 114 postuetatik, hauetariko 90 nekazarien produktuekin, bi izan ziren txaloen apainketen IV. lehiaketan sarituak; lehenik eta behin Urdulizko Adela Andikoetxea eta bigarren postuan Gatikako Jose Etxebarria.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa