Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2019-01-02 Leioako Udaltzaingoak 44 urteko gizonezko bat atxilotu du gaur goizaldean, baserri batean lapurtzen ahalegintzeagatik
/

Urtarrilaren 2ko goizaldeko 05:30 inguruan, Leioako udaltzaingoak Mendibile auzoko baserri bateko biztanle baten deia jaso du, bere etxean zaratak entzun eta barruan gizonezko bat zegoela ikusi ondoren.
Horren ondoren, Portugaleten bizi den 44 urteko gizonezkoak ihes egin du, lapurtutako taladro bat eta bi motozerra bertan behera utziz, Volkswagen Golf batean.
Leioako udaltzaingoak, hainbat errepidetan kontrolak ezarri ondoren, Amaia kalean harrapatu du. Ondoren, atxilotu eta epailearen esku jarri du.
Inguruetako hainbat udalerritako landa guneetan izandako lapurretak direla eta hainbat salaketa aurkeztu dira. Hori dela eta, Leioako Udaletik kontuz ibiltzeko deia egiten zaie landa inguruetan bizi diren biztanleei, batez ere. Ondorioz, polizia talde desberdinak elkarlanean ari dira azken asteetan, horrelako gertakariak desagerrarazteko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa