2018-12-19
Bilboko Administrazioarekiko Auzi Epaitegiak arrazoia eman dio Leioako Udalari, eta ez du inolako kalte-ordainik edo konpentsaziorik ordaindu beharko Pinosoloko kiroldegiaren kontratua baliogabetzeagatik
Epaiak gaitzetsi egin ditu enpresek aurkeztutako helegitea, eta Udalak hartutako ebazpena eta kontratua Udalarentzat 0 kostuarekin likidatzea zuzenbidearekin bat datozela erabaki du.
Leioako Udala pozik agertu da Bilboko Administrazioarekiko Auzi Epaitegiak eman duen epaiaren aurrean. Udalari arrazoia ematen dio, eta, ondorioz, Udalak ez dio Pinosolo ABEEari inolako kalte-ordainik eman beharko izen bereko kiroldegiaren kontratua baliogabetzeagatik. Mari Carmen Urbieta Leioako alkateak poz handiz baloratu du erabakia “Udalak berriro irabazi du epai hau” eta, azpimarratu duenez, “inolako kalte-ordainik edo konpentsaziorik ordaindu behar barik”.
Joan den astelehenean, abenduaren 17an, jakinarazi zen Bilboko Administrazioarekiko Auzi Epaitegiaren 165/2015 epaia Leioako Udalaren aldekoa da, enpresek aurkeztu zuten Helegitea gaitzetsiz, berariaz adierazten baitu Udalak hartutako ebazpena eta kontratua Udalarentzat 0 kostuarekin likidatzea zuzenbidearekin bat datozela.
Gertakariek urte batzuk atzera garamatzate. 2016ko azaroaren 30eko Udaleko osokoak, Pinosoloko kirol gunearen obren kontratuaren behin behineko eta behin betiko esleipenak ofizioz berraztertzeko eta deuseztasuna adierazteko prozedurari hasiera ematea erabaki zuen. Horiek 2011/01/30ean eta 2011/02/11n egin ziren, hurrenez hurren.
2017ko ekainaren 20an, Udalak, Osokoan baita ere, behin betiko onespena eman zion aipatutako akordioari, prozedura amaitu ondoren. Modu Berean, Euskadiko Aholkularitza Batzorde Juridikoak gai horri buruzko txostena egin zuen, eta bertako kideen gehiengoz, Udalak hartutako erabakiaren alde agertzen zen.
Esleipena zuen ABEEak Bilboko Administrazioarekiko Auzi Epaitegira jo zuen. Helegiteari erantzunez, prozesu osoa baliorik gabea zela adierazi zen eta, ondorioz, ez zen aurreikusten aipatutako ABEEa konpentsatzerik edo kalte-ordaina ordaintzeko inolako kopururik.