Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2018-12-18 Herritarrek 7,5eko nota jartzen diote Leioari bizitzeko udalerri gisa Hori da Gizaker Encuestas enpresak egin duen eta udalerriko zenbait gairen nondik norakoaren berri ematen duen “Leioako udal azterlana” izeneko ikerketaren ondorio nagusietakoa.
/

Leioako Udalak “Leioako udal azterlana” izeneko ikerketak emandako ondorio nagusiak ezagutarazi ditu. Gizaker Encuestas enpresak egindako azterlanak, herritarrentzako interesgarriak diren zenbait gairen nondik norakoa azaltzen du. Puntuazio altuenen artean, eta inolako zalantza barik Mari Carmen Urbieta alkate jeltzalea buru den EAJ/PNV-PSE-EE gobernu taldea pozik egotera daramana, leioztarrek bizitzeko udalerri gisa Leioari ematen dioten 7,5eko nota azpimarratu behar da.

Ikerketa lana gauzatzeko erabili den metodologia mota koantitatibokoa izan da, telefono bidezko elkarrizketa teknika erabiliz. Teknika horrek proposatutako helburu guztiei erantzuteko aukera ematen du, erabateko baliozkotasuna eta fidagarritasuna eskainiz, eta, ondorioz, eraginkortasunez jarduteko aukera ematen du. 18 urteko edo gehiagoko Leioako 600 pertsonak jaso dute inkesta, 2018ko irailean.

Txostenaren ondorio nagusien artean, azpimarratzekoa da, baita ere, %61,8ko gehiengoaren iritziz udalerriak “hobera egin duela” eta, udal zerbitzuei dagokienez, leioaztarrek 7 baino nota altuagoarekin baloratzen dituztela zabor bilketa zerbitzua, kultura eta gizarte arloko zerbitzuak. 7tik beherako notarekin daude HAZ, hiri segurtasuna, kirola eta obrak eta zerbitzuak.

Herritarrek udalerriaren irudiari buruz duten iritziari dagokionez, Leioa udalerri garbia (%89,7), segurua (%86,5) eta erosoa (%81,7) dela diote. Halaber, Udalak herritarren artean ematen duen irudia positiboa da. %44,5aren iritziz, irudia “ona” da, Udaleko ordezkarien jarduketaren batez besteko balorazioa 5,9koa izanik.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa