Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2018-12-14 Leioako Udalak 38,1 milioi euroko 2019rako udal aurrekontuak onetsi ditu
Sesión plenaria extraordinaria de aprobación de los presupuestos municipales de Leioa de 2019 / Leioako 2019ko udala aurrekontuak onesteko ez ohiko osoko bilkurako saioa.

Leioako Udalak 2019rako 38.117.648 euroko udal aurrekontuak onetsi ditu. Soinu Atadia eta Euskararen Erakundea erakunde autonomoen aurrekontuak 2.287.304 eta 1.160.837 eurokoak dira, hurrenez hurren. Kontuek %8,5eko hazkundea erakusten dute 2018koekin alderatuz, Foru Ogasunek edo Udalkutxak izan dituzten diru-sarrera handiagoen ondorioz, aurreikuspenak gainditu baitituzte, eta baita Udalek udal zergengatik eta tasengatik izan dituzten diru-sarrera handiagoengatik ere. Udalkutxaren ondorioz Udalak izan duen igoera 1.186.434 eurokoa izan da.

Partida garrantzitsuenen artean, Diru-sarreren atalean (7. kapitulua. Kapital Transferentziak) %59ko hazkundea azpimarratu behar da, hau da, 1.366.137 euroko sarrera. Diru-sarrera horiek Eusko Jaurlaritzatik (ikastetxeetan egindako irisgarritasun, egokitzapen eta mantentze lanak, garapen jasangarria eta ingurumen arloetako inbertsioak), Bizkaiko Garraio Partzuergotik –BGP-CTB– (Txorierriko igogailuan egindako inbertsioa) eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergotik (hornidurarekin eta saneamenduarekin erlazionatutako lanak) datoz.

Modu berean, inbertsioen atalak ere %33,5eko hazkunde garrantzitsua erakusten du, 4.511.786 eurora helduz, udal aurrekontu osoaren %11,83, hain zuzen ere. Alor horretan, partida garrantzitsua “Auzoak Eraikiz” programara bideratzea aurreikusten da, auzoetako mugikortasuna eta irisgarritasuna hobetzeko helburuz.

2019ko beste jarduketa garrantzitsuenetako batzuk argiztapen publikoan, umeentzako ekipamenduetan eta bio-osasungarrietan, kirol eraikinetan eta instalazioetan egin beharrekoak izango dira, eta baita Herri Antolamenduko Plan Orokor (HAPO) berriaren aurrerapenean eta egin beharreko azterlanetan eta proiektuetan ere, hiri birgaikuntzako lanak ahaztu barik.

2019. urteari begira, 900.000 euro bideratu dira “Aurrekontu irekiak” programara.

Aurrekontu gehien izango duten jarduketak hauek izango dira:

-Ikastetxeei emango zaizkien diru-laguntzak.
-Ohitura osasungarriekin eta bizikidetzakoekin erlazionatutako programak.
-Euskararen sustapenerako laguntzak.
-Enplegagarritasunari laguntza.
-Enpresen eta merkataritzaren lehiakortasunaren sustapena, identifikazioa eta aholkularitza finantzaketaren bilaketan, merkataritza sektorerako programa espezifikoen garapena, laguntasuna soluzio teknologikoetan.
-Kultura ekintzailearen sustapena.
-Harrerako etxebizitzak etxeko indarkeriaren biktima diren emakumeentzat eta baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonentzat.
-Aurrekontu handiagoa gizarte arloko larrialdi egoeretarako eta umeen tratamendu psikologikorako.
-Bi programa berri, adinekoengan bakardadea hautemateko eta osasunaren prebentziorako eta babeserako.
-Artatza Jauregian gizarte eta kultura izaerako jarduera berriak sustatzea.
-Aterpe Leioa Gaztegunearen jardueren hedapena.
-Umore Azoka indartsuagoaren ospakizuna, 20. urteurrena dela eta.
-Balioetan oinarritutako hezkuntza.
-Aurrekontu handiagoa berdintasunerako, emakumeenganako indarkeriaren eta desberdintasunaren prebentziorako kanpainak zabaltzeko.
-Herri jaietarako aurrekontuen hazkundea.
-Hobekuntzak kirol instalazioetan.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa