Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 18a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2018-12-13 Leioako tabernek ordubete beranduago itxi ahal izango dute Gabonetan
/

Leioako ostalaritza lokalek ordubete gehiago zabaldu ahal izango dute urtarrilaren 6ra arte, Gabonetako jaiak direla eta.
Erabaki hori Eusko Jaurlaritzaren 2012ko martxoaren 13ko dekretuan oinarritzen da. Dekretu horrek ikuskizunen eta ostalaritza establezimenduen ordutegiak ezartzen ditu, eta Udalei ordutegi bereziak ezartzeko aukera ematen die, festak edo jai ekitaldiak direla eta.

2. taldean dauden tabernen, kafetegien, erretegien, txokoen eta gainerako gastronomia elkarteen kasuan, goizaldeko 02:00ak arte ireki ahal izango dituzte ateak astegunetan, eta 03:30ak arte ostiraletan, jaiegunetan eta jai bezperatan. 3. taldeko taberna bereziak, pub-ak edo diskotekak, 03:30ak arte egon ahal izango dira zabalik astegunetan eta 05:00ak arte ostiraletan, jaiegunetan eta jai bezperatan.

Horrekin batera, Udalak guztien laguntza eskatu gura du, Gabonetako jaiak ahalik eta ondoen joan daitezen.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa