Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Apirilaren 23a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2018-11-30 XX. Umore Azoka-Kaleko Artisten Azokak markak hautsi ditu, 600 proposamen artistiko baino gehiago jaso baititu 61 (% 11) Euskaditik iritsi dira, 275 (% 46) estatutik –autonomia-erkidego guztietatik– eta 159 (% 43) nazioartekoak dira, 25 herrialdetatik iritsitakoak: Frantzia, Italia, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Japonia, Estatu Batuak, Kanada, Argentina, Ukraina, Suitza, Israel, Costa Rica edo Txile, besteak beste.
Umore Azoka Leioa  / Leiako Umore Azoka

Leioako Umore Azoka–Kaleko Artisten Azokaren hurrengo edizioan parte hartzeko 628 proposamen jaso dira. Edizio berezia izango da, kultura-hitzordu ezagun honen hogeigarren urteurrena izango baita. Egunak zehaztuta daude dagoeneko: 2019ko maiatzaren 16, 17, 18 eta 19a.

Guztira 595 konpainiaren artean aurkeztu dituzte 628 produkzio horiek. Bada, proposamen horietatik, 61 (% 11) Euskaditik iritsi dira, 275 (% 46) estatutik –autonomia-erkidego guztietatik– eta 159 (% 43) nazioartekoak dira, 25 herrialdetatik iritsitakoak: Frantzia, Italia, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Japonia, Estatu Batuak, Kanada, Argentina, Ukraina, Suitza, Israel, Costa Rica edo Txile, besteak beste.

Eskaeren kopuruak gora egiten du urtetik urtera. Izan ere, konpainiek interes handia dute Leioako Umore Azoka–Kaleko Artisten Azokan parte hartzeko, kaleko arteen nazioarteko erakusleiho eta ezinbesteko hitzordu bilakatu baita. Hala ere, aurtengo gorakada aipagarria izan da, eta agerian uzten du azkokak ez duela parekorik.

Batzorde Artistikoa dagoeneko hasi da XX. edizioaren programazioa osatuko duten konpainiak eta ikuskizunak aukeratzen. Laster emango da horren berri.

Kaleko arteen azoka hau Leioako Udalak antolatzen du, Kultur saila buru dela, eta diru-laguntza publiko nahiz pribatuak jasotzen ditu. Jaialdi paregabea bilakatu da herrira gerturatzen diren guztientzat, jai itzela herritarrentzat eta hitzordu oso emankorra bertan parte hartzen duten profesionalentzat.
Ikuskizunak programatzeaz eta kontratatzeaz arduratzen diren 200 pertsona inguru bertaratu ziren iazko azokara. Horrek erakusten du Umore Azoka–Kaleko Artisten Azokak garrantzi handia duela kaleko artistentzat, jarduera profesionalaren motor eta dinamizatzaile gisa.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa