Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-12-07 Guztira 19 edukiontzi eta 8 ibilgailu erre dituzte nahita
fuego2 / sutea2

Suteen ondorioz atzo Leioa kizkalduta eta minduta esnatu zen. Herriko hainbat tokitan nahita eragindako suteek 19 edukiontzi eta 8 ibilgailu erre zituzten.

Suteak esan bezala, herriko hainbat zonalde desberdinetan eman ziren jarraian eta denbora tarte laburrean, goizaldeko 2.13ean eta 2.25ean tartean, hain zuzen ere. Lehenengoko deia Independentzia kaleko herritar batena izan zen, eta azkena Mendibilbarrikoa.

Guztira, izandako kalteak honakoak izan ziren:


1. Independentzia kalean: 2 edukiontzi erreta.
2. Kandelazubietan: 2 edukiontzi erreta eta ibilgailu bat.
3. Ikea: 2 edukiontzi erreta eta ibilgailu bi.
4. San Juan: 5 edukiontzi eta ibilgailu bat.
5. Mendibile: 4 edukiontzi.
6. Mendibilbarri: 4 edukiontzi eta 4 ibilgailu.

Ertzaintzak gertaera hauek aztertzen ari da eta momentuz ez da inongo hipotesirik baztertzen, baina egunean zehar berririk izatea espero da.

Kaltetuentzako mezua
Momentuz, Ertzaintzaren eskuan dago ikerketa, horregatik kaltetuek Erandioko Ertzain Etxera joan behar dute beharrezko salaketa jartzera. Baina, honetaz gain, Udaltzaingoan ireki den Kaltetuen Erregistrora joatea ere gomendatzen du Udalak, bertan datuak hartuko dituzte eta laguntzaren bat edo informazioa eman behar dietenean zuzeneko harremana ziurtatzen da.

Kaltetuek hasi dira Udalarekin harremanetan, gaur bederatzi pertsona izan dira Udaltzaingoen bulegoetara hurbildu edo deitu dutenak, ibilgailuen 7 jabe, etxebizitza bateko leioaztar bat eta etxebizitza talde baten presidentea.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa