Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2018-11-08 Leioako Udalak 16 pertsonaren kontratazioa bideratuko du, 2018-2019 Enplegu Planaren bitartez Garapen sozio-ekonomikoan eta tokiko modernizazioan eragina izango duten “Auzoko laguntzaileak” eta “Leioako udalerriko ardatz estrategikoen indarketa” proiektuen bidez.
/

Leioako Udalak, Lanbideren-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eskutik, 16 pertsona kontratatuko ditu tokiko 2018-2019 Enplegu Planaren barruan. Programak zenbait jarduketa ildo ezartzen ditu enpleguaren sustapenerako, Leioaren garapen sozioekonomikoan eta modernizazioan eragina izango duten proiektuen bitartez, “Auzoko laguntzaileak” eta “Leioako udalerriko ardatz estrategikoen indarketa” ekimenen bidez.

“Auzoko laguntzaileak” proiektuaren bidez, Leioako Udalak erabilera publikoko zenbait zerbitzu jarriko ditu herritarren esku, zenbait alorretan informazioa eta aholkularitza bideratzeko eta udalerria, benetako ongizate egoera sortzeko beharrezkoak diren baldintzetan dagoela zaintzeko. Zehatzago esanez, 11 pertsona kontratatuko dira: koordinatzaile bat, 4 auzo laguntzaile, arotz bat, peoi espezialista bat eta 4 margolari. Horrela, hiriko zaindari talde horrek hautemandako jazoerak arinago konpondu ahal izango dira, horretarako eratuta dagoen laneko brigadaren esku-hartzeari esker.

Beste alde batetik, “Leioako udalerriko ardatz estrategikoen indarketa” programarako 5 pertsona kontratatuko dira: merkataritza teknikari bat, merkataritza jarduerarekin erlazionatutako jarduketen dinamizaziorako; turismo teknikari bat, turismo dinamizaziorako jarduketak martxan jartzeko; gazteria teknikari bat, “Gaztedi Uribe Kosta 2017-2019” programako lanetik kanpoko praktiketako beka programaren koordinazioa eta dinamizazioa egiteko; herritarren partaidetza teknikari bat, partaidetzan oinarritutako prozesuak dinamizatzeko eta martxan jartzeko; eta ariketa fisiko koordinatzaile bat, kanpoan egiten diren ariketa fisikoak planifikatzeko eta gauzatzeko.

Proiektu horien garapenaren bitartez, pertsonen enplegagarritasuna hobetzeaz gain, udalerriaren leiakortasuna era erakarpena bultzatzea bilatzen da, zerbitzuak herritarren esku izango dituen bizitzeko ingurune atsegin gisa.


Interesatutako pertsonen esku egongo den informazioa

Hautagaien aurre-aukeraketa Lanbidek egingo du, deialdian ezarritako eskakizunen arabera. Lanbiden dituzten datuak aldatu edo eguneratu gura dituztenek, Behargintzan edo Lanbideko bulegoetan egin ahal izango dute. Dena den, informazio guztia daukate webguneko “Enplegu Eskaintza Publikoa” atalean edo Behargintza Leioan.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa