Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Apirilaren 24a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-12-04 Kontsumo iraunkorraren V. azokak ia 800 kilo batu zituen
participantes azoka / azokako partehartzaileak

Joan den azaroaren 28an ospatu zen Kontsumo Iraunkorraren V. azokak 600 lagun inguru bildu zituen Euskal Etxeen plazan, eta objektu guztien artean 768 kilo batu zituen.

Iaz baino datu altuagoak ez izan arren oso positiboak dira, batez ere iaz batutako material gehiena altzariak eta tamaina handiko objektuak izan zirelako, eta aurten gehien ikusi izan dena tamaina txikikoak izan dira, adibidez, liburuak, erropa, jostailuak...

Leioako Udalaren Hezkuntza sailak bultzatutako ekintza honek, Herrigune barruan kokatuta dagoena eta Solasgunek antolatutakoa, kontsumo iraunkorrak ahalbidetzen duen kontsumoaren eta sastarren gutxitzea du helburu nagusitzat. Horregatik, leioaztar bakoitzak erabilgarri baina erabiltzen ez dituen objektuak eramaten ditu azokara eta beste batzuengatik aldatzen ditu.

Urtetik urtera partaidetza handiagoa lortzen du azoka honek. Gaur egun berziklapena eta berrerabilpenaren garrantziaz gero eta kontzientzia gehiago hartzen hasi gara, eta mota honetako ekintza gure asmoak errealitate bihurtzeko aukera ematen digute. Horregatik, esanguratsua da parte hartu duten gehienek mota honetako azoka gehiago antolatzea eskatu izan dutela.

Azokan, bertan Leioako haur eta gazteak izan, EKOTALDEetan lan egiten dutenak hain zuzen ere, beti Solasguneko hezitzaileengatik lagunduta. Lan talde hau 10 urteetatik 20 urteera arteko gaztekin osatuta dago, beren eginkizuna da Hezkuntza sailetik antolatutako “Herrigune” programaren barruko ekintza guztien diseinuan, prestaketan eta garapenean laguntzea.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa