Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2018-10-18 2.300 triptikok Txorierriko Igogailuari buruzko informazioa emango diete auzo horretako eta Lamiakoko biztanleei
Ascensor del Txorierri  /

Leioako Udalak 2.300 triptiko postontzietan banatzeari ekin dio, Txorierri eta Lamiako auzoetako biztanleei denbora gutxi barru irekiko den Txorierriko Igogailuaren onuren berri emateko, azpiegitura berriaren lanak hastera doazen honetan. 2,1 milioi euroko inbertsioa eskatzen duen soluzio mekanikoak, Lamiakoko metro geltokiaren aurrean dagoen Langileria kalearen eta Txorierri auzoaren arteko maila aldaketa gaindituko du. Izan ere, gertu dagoen arren, askoz altuago dago.
Lanak oinarrizko lau elementu izango ditu: hormigoi armatuzko hobi korritu inklinatua, igogailuaren kabina panoramikoa eta bi geltoki terminalak. Modu berean, beste batzuen artean, hiriko altzarien kokalekua, hainbat motatako argiztapen publikoa, espaloiak, euspeneko hormak eta eskailera erantsia ere jasoko ditu.

Azpiegitura berria: doakoa izango da, 47 metroko maila aldaketa gaindituko du, 113 metroko ibilbide horizontalarekin, 22,5ºko inklinazio angeluarekin, 25 pertsona eraman ahal izango ditu, ordu bakoitzean joan-etorriko 8 bidaia egingo ditu, hau da, ordu bakoitzean gehienez ere 400 pertsona eraman ahal izango ditu, eta ibilbidea 2 minutukoa izango da.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa