Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-12-03 Prestatu zaitez Euskararen Eguna ospatzeko! Musika, dantzak eta magia ez dira faltan izango gaur arratsaldean Kandelazubieta kiroldegian Gaur Euskararen Eguna ospatuko da Leioan. Kandelazubietako kiroldegia jolastokia bilhurtuko da gaur, magia, bertsoak eta dantzak ez dira falta izango.

Hasteko arratsaldeko 17.30ean Txan magoa izango da, berak ederki dakien trukuak erakusten eta zinesgaitzak diren gauzak behin eta berriz egiten denon aurrean. Amaitzerakoan, 19.15ean, Erdizka Lauetan taldearen txanda izango da, euskal dantzak euskaraz ikasteko aukera emango digute.

Guzti hau amaitzerakoan mokadutxoa izango da bertan bildutako guztiontzat, jana eta edana ez dira faltako festari behar bezalako amaiera emateko.

Bertsopaper
Bertsopaper lehiaketa ere presente izango da ospakizun honetan, eszenatoki honetan egingo delako sari banaketa. Lan guzti hauek joan den hilean aurkeztu izan ziren Kultur Leioan eta gaur sarituak izan direnak jakinaraziko dira.

Euskararen egun honetan banatuko diren sariak potoloak izango dira:
· A kategorian:
o 1. saria: material sorta euskaraz (liburuak, komikiak, CDak…) + 100 euroko bonoa Leioako dendetan erosteko.
o 2. saria: material sorta euskaraz + 50 euroko bonoa Leioako dendetan erosteko.
o 3. saria: material sorta euskaraz.

· B kategorian:
o 1. saria: material sorta euskaraz (liburuak, komikiak, CDak…) + 250 euroko bonoa Leioako dendetan erosteko.
o 2. saria: material sorta euskaraz + 120 euroko bonoa Leioako dendetan erosteko.
o 3. saria: material sorta euskaraz.
· C kategoria:
Sari bakarra: 250 euroko bonoa Leioako dendetan gastatzeko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa