Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Apirilaren 17a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2018-07-20 Sabino Arana kaleko obren bigarren fasea hasiko da astelehenean
Luis BIlbao Libano / Luis BIlbao Libano

Udondoko bulebarra inguruan egindako trafiko aldaketen ostean, datorren astelehenean, uztailaren 23an, Sabino Arana kaleko obren bigarren faseari ekingo zaio. Honetan, Sabino Arana eta Luis Bilbao Libano kaleak lotzen duen bidea ebakiko da, eta Kandelazubietako zati baten aparkalekuak kenduko dira alde baterako.

Zehazki, Luis Bilbao Libano kaleko 32 eta 34 zenbakiak eta Sabino Arana kaleko 48 eta 50 zenbakiak izango dira kaltetuak, kale honetan trafikoa moztuko delako (bertan dagoen tailerra salbuespen modura).

Kandelazubietan, berriz, 8 eta 35A zenbakien aurrean dauden aparkalekuak kenduko dira aldi baterako.

Sabino Arana kaleko obren lehen fasean, Otsobarrena eta Iturriondo kaleen berrantolaketarekin lehen eragozpenak jasan dituzte leioaztarrek. Eta eskaera nagusi bi egin dituzte egun hauetan, edukiontzien leku aldaketa eta garaje baten sarbidea erraztea. Edukiontziak jada lekuz aldatu dira eta garaje hortako sarbide aldaketa egitea edo ez oraindik erabakitzeko dago.

Eskaera hauek herritarrek helarazi dituzte bide desberdinak erabiliz; mailez, sare sozialetatik edota obrako komunikatzailearen bitartez. Pertsona honek eguneroko harremana du zonaldeko biztanle eta merkatariekin, eta informazio hori astero Udalean egiten diren batzarretan lantzen da. Guztion onerako eta obrak ahalik eta kalterik gutxien sortu ditzaten.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa