Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-11-25 Menpeko pertsonak eta beren jagoleei zuzendutako zerbitzuak handituko ditu Leioak
nagusiak / nagusiak

Leioako Udalak gizarte politiketan duela urte batzuk egiten ari den lana jarraitzea erabaki du. Oraingoan, menpeko pertsonak eta hauen jagoleei zuzendutako zerbitzuak handituko ditu Zainduz programari esker. Bizkaiko Foru Aldundiarekin sinatutako hitzarmen bati esker, honekin Aldundiak aurrekontuaren herena jarriko du, Leioak konpromiso sendo hau mantenduko ahal izango du hurrengo hiru urteetan.

Programa honetako ekintza gehienak Gizarte Zerbitzuek Sabino Arana kalean duten lokal berrian izango dira, lehen aurrekontuari gaineratu beharreko inbertsioa da hau.

Zainduz programa honen helburu garrantzitsuena nagusien ongizatea eta hauen inguruko pertsonen bizi kalitatea hobetzea da. Horretarako hainbat ekintza jarriko dira martxan hainbat helmuga lortzeko:

· Gizarteak nagusiengana duen irudia hobetzea, euren ahalmenak azpimarratuz.
· Pertsonaren autonomia maila mantentzearen aldeko lanak egitea, ahalik eta denbora gehien.
· Jagoleak diren senideei laguntza eskaintzea, prestakuntza eta orientazioa emanez.

Lau blokeetan banatuta egongo da programa, teknika ezberdinen bidez hainbat beharrei aurre eginez:

1. Prebentzioa: Gaixoentzat bereziki zuzenduta. Joan den urtetik martxan diren programa batzuk ematen dute laguntza hau, adibidez psikoestimulazioa, iaz udal guztien artean aitzindari bihurtu zen Leioa. Hauetan Alzheimer edota mota honetako beste hainbat gaixotasunen tratamendua ematen dute eta hauen prebentzioan lan egiten dute.
2. Informazioa eta sentikortzea: Gizarte osoari zuzendutakoa. Hainbat informazio kanpaina jarriko dira martxan gaixotasun hauek herritarren artean ezagunagoak izateko eta egunen baten aurre egin behar diegunean prest izateko.
3. Jagoleei zuzendutako informazioa eta prestakuntza: Jagoleek informazio osoa eta prestakuntza ere jasoko dute. Ikastaroekin bideratuko da prozesu hau, jorratuko diren gaien artean laguntza teknikoak, jarrera latzei zelan aurre egin edota gaixoen mugikortasuna landuko da. Hauetariko ikastaro askok martxan dira gaur egun.
4. Taldeko laguntza psikologikoa eta banakako laguntza: Jagoleentzako laguntza berezia da hau. Egoera hauetan ematen diren arazo arruntenak jorratuko dira, honetaz gain pertsona bakoitzak dituen egoera pertsonalak ere aztertuko dira. Taldekako laguntza emateaz gain, jagole batek ordutegi arazoak izanez gero bere etxean jasoko ahal izango du laguntza hau.

Zainduz programa honek Leioako Udaleko Gizarte Zerbitzuek urte guztian zehar ematen dituzten zerbitzuak indartzen dute, hauen artean, etxez etxeko gizarte laguntza, Mendekotasun Legearen balorazioak eta Nagusien Etxeko diru laguntzak.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa