Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2018-07-03 Sabino Arana kaleko obren lehen faseak trafiko aldaketak eragingo ditu Otsobarrena eta Iturriondo kaleetan
sabino arana / sabino arana

Leioako Udala laster hasiko da Leioako erdiguneko Sabino Arana etorbidea berriro urbanizatzeko obrak egiten. Proiektu horrek Leioako bizilagunek zabal eskatu ondoren, azkenean, Udalbatzako talde guztien oniritzia izan du.

Oinezkoentzako bide nagusi bat izango den kale hori berriro urbanizatzeko proiektuak zenbait aldaketa dakartza, helburu hauekin: ibilgailuen mugikortasuna erregulatzea, aparkalekuen hornidura antolatzea, eta, halaber, ibilgailu pribatua erabiltzeagatik sortzen den soinu-inpaktua murriztea. Gainera, aldaketa horiek ekar litzaketen inpaktuak murrizteko asmoz, aurreikusita dago horiek fase desberdinetan garatzea.

Lehen fasea bihar hasiko da, eta Otsobarrena zein Iturriondo kaleetako zirkulazioan izango du eragin zuzena, hau da, Udondoko bulebarra inguratzen duten kaleetan. Otsobarrena kaleari dagokionez, norabide bakarreko kale bihurtuko da, Ikaztegiko aparkalekutiko metroko biribilgunerako bidean. Era berean, Iturriondo kaleko tartearen kasuan ere, Ibarrabarri enpresa-parkerako sarbidea den biribilgunetik Ikaztegiko aparkalekuraino, norabide bakarreko errepide bihurtuko da, Luis Bilbao Líbano kalerako norabidean. Gainera, norabide bakarreko tarte horietan bietan, 8 metrotik gorako luzera duten ibilgailu astunak pasatzea debekatuko da.

Hauxe da 8 metrotik gorako ibilgailuek Lamiako industrialdeko nahiz Ibarrabarriko enpresaparkeko instalazioetara sartzeko duten ibilbide berria:

• “Unibertsitatea-Astrabudua-Erandio” loturara heltzean, Avanzada errepidetik (Bi-637) irten, eta Astrabuduko (Bi-647) saihesbidea hartu.
• Astrabuduko saihesbide (Bi-647) saihesbide horretan jarraitu, Getxorako noranzkoan Itsasadarreko errepidean (Bi-711) sartu arte.
• Itsasadarreko errepidetik (Bi-711), Felipe del Río/Lamiakoko Dartsena kalea hartu, eta, hortik, metroko biribilgunea eta Iturriondo kalea hartu Ibarrabarri enpresa-parkean sartzeko.
• Lamiako industrialdean sartzeko, ordea, Itsasadarreko errepidetik (Bi- 711) Autonomia edo Felipe del Río/ Lamiakoko Dartsena kaleak hartu.

Aldaketa horien guztien azken xedea leioaztarren bizitza-kalitatea hobetzea da, udalerrian enplegua sortzen duten industria-jarduerekin bizikidetza bermatuta.

Fase hau amaitzerakoan bigarren faseari ekingo zaio, Kandelazubieta eta Independentziako kaleetan. Honetaz gain taxien geralekua Sabino Arana kaletik Elexalde etorbidera pasatuko da.

Azkenik, hirugarren fasean Sabino Arana kalean bertan lanetan hasiko dira, baina zatika, bertako biztanle eta merkatariei ahalik eta kalterik gitxien eragiteko. Udondoko bulebarreko aldetik hasiko dira eta azken lanak Iparraguirre etorbideko aldean egingo dira.
Lan hauek urtebete inguru iraungo dituzte, kaleko itxuraz gain azpikaldeko erreforma totala egingo delako bertako zerbitzu sareak berritu eta hobetuz (ura, saneamendua, argindarra…)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa