Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Apirilaren 24a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2018-06-29 Mendekotasuna duten senideen jagoleei eskaintzen zaien doako ‘Atseden zerbitzua’ indartu egin da
zainduz / zainduz

Leioako Udalak, joan den urtetik, mendekotasuna duten eta jagoleak diren senideei zuzendutako doako zerbitzua ematen du eta orain, Udalak handitu egin du zerbitzu hau. ‘Atseden zerbitzua’ izenarekin ezagutzen den zerbitzu honen helburu bakarra da mendekotasuna duten senideei jagoten duten leioaztarrei aisialdirako ordu batzuk eskaintzea, zaintza profesionalen eskura utziz ordu horietan. Horrela, jagolearen bizi kalitatea hobetzea lortu nahi da.

Jagoleen aisialdirako eskaintzen diren ordu hauek senidearen mendekotasun graduaren arabera ezartzen dira. Aurten, zerbitzu hau hobetzeko asmoarekin, Udalak ordu kopurua handitu du, kasu batzutan bikoitza izan arte.

Hau horrela, eskaintzen diren orduak honakoak dira:

Arrisku egoeran dauden pertsonen jagoleentzako 8 ordu urteko
Mendekotasun I. gradua dutenen jagoleentzako 12 ordu urteko
Mendekotasun II. gradua dutenen jagoleentzako 20 ordu urteko
Mendekotasun III. gradua dutenen jagoleentzako 30 ordu urteko

Informazio gehiago: Leioako Udaleko Gizarte Zerbitzuetan: C/ Inaurratzaga 1. Tfnoa: 944801336

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa