Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 18a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2018-06-15 Leioaren kirol-etorkizunari buruzko galdeketa egiten die Udalak herritarrei
cartel / cartel

Leioako Udalak udalerrian kirol-eredu berri bat sortzeko beharra mahaigaineratu du eta, horretarako, leioaztarren partaidetza beharrezkoa du. Helburu honekin kirolarekin lotura duten elkarte, eragile, pertsona eta talde guztiei zuzendutako partaidetza prozesua kaleratu berri du.

Denborak aurrera egin ahala Leioaren errealitatea aldatu egin da eta udalerriak zein leioaztarrek konponbide, zerbitzu eta, batez ere, kirol-eredu berriak behar dituzte.

Testuinguru horretan, partaidetza-prozesu bat abiaraztea proposatu dugu, zuzen-zuzenean jakiteko zeintzuk diren Leioako bizilagunen premiak kirol-arloan. Espazio publikoen erabilera posibleak, kiroljarduera berriak… eta abar

Guzti honetarako, Udalak leioaztarren partaidetza eskatzen du, herritarren iritzia eta ekarpenekin batera kirol-eredu onena eraikitzeko asmoarekin.

Ekarpen hauek jasotzeko karpa informatiboak ezarriko dira ekainaren 20 eta 21ean, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Bestalde, herriko kirol talde eta kirolariekin osaturiko taldeak antolatuko dira eztabaida sortzeko. Eta publiko zabalari zuzenduta galdeketa irekia prestatu da, ekainaren 27an egingo den partaidetza-tailer batekin batera.

Galdeketa etxeetara bidali da jada, eta Leioako Udaleko Gobernu Irekiaren Atarian, LeioaZabalik-en, dago eskegita. Gaurtik aurrera leioaztarrek hainbat bide dituzte galdera hauei erantzuteko:

Aurres aurrekoa:
• Udaleko Herritarrenganako Arreta Zerbitzuetan.
• Udalerrian zehar banatuta dauden postontzietan.
• Ekainaren 20 eta 21ean Sakonetan izango den karpan.
• Edo, ekainaren 27an, 18:00etan, Ondiztorren izango den partaidetza-tailerrean.

On-line:
• Leioa.zabalik@leioa.net helbide elektronikora proposamenak bidaliz.
• Leioako Udaleko Gobernu Irekiaren Atarian: leioazabalik.leioa.net
• Sakoneta kiroldegian egongo den totemaren bitartez.

Prozesuaren emaitzak txosten batean jasoko dira LeioaZabalik atarian.

Informazio gehiago:

Leioa Zabalik

Erlazionatutako dokumentuak:

Liburuxka (pdf, 748 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa