Leioa
Bilaketak
Igandea, 2019ko Urriaren 20a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2008-10-14 Udalak EHUri lagako dio errepide forala izan zenaren zati bat Alkateak adierazi bezala, erabaki honekin “Unibertsitatearen garapenean lagunduko dugu”
El Alcalde en la presentación / Alkatea aurkezpenean

Leioako Udalak orain dela gutxi jaso du Bizkaiko Foru Aldundiaren Herri lan eta Garraio Sailaren eskutik BI-2.731 Leioa-Unbe errepideko zatiaren titulartasuna, hau da, La Avanzadako bide laterala eta Sarrienako rotondaren artean dagoen errepide foralaren zatia.

Eskari hau Aldundiaren aldetik onartua izan da dagoeneko, batez ere errepide foralak hiriko ezaugarriak hartzen dituenean urbanizazioen igoerarekin, bidezkoa delako titulartasun hau Udalen eskura pasatzea. Lagapen hau udal ekintzak eta herritarrak onestea du helburu, honela oraindik aurrera zonaldeko eskaintzak egiteko herritarrak Udalera abiatu beharko dira orain arteko prozedura erraztuz. “Dagoeneko, modu honetan, Euskal Herriko Unibertsitatearen garapenean lagundu ahal izango dugu”, baieztatu du Leioako alkatea den Eneko Arruebarrenak.

Hau honela, Sarrienako biribilgunetik Barandiaran Goikoaren institutu parean dagoen semaforora arte Leioako Udalaren zatia izango da, Mendibile auzoarekin lotzen den bidea hain zuzen ere. Puntu honetatik Erandiko udalerrira arte, bestetik, Euskal Herriko Unibertsitatearen zatia izango da. Azken erabaki hau EHUren eskakizun baten ondorioz sortu zen, lagatutako errepide zatia unibertsitatearen barrukaldean geratuko bait delako azken obra eta moldaketak egiten direnean unibertsitatean bertan, kanpusaren handitzea eta parke zientifiko berria.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa