Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Apirilaren 20a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-11-24 Lehen hiru puntuak Leioa Waterpolorentzat Leioa Waterpolok 7-6 irabazi dio CN Cuatro Caminos taldeari Lehen Mailako hirugarren jardunaldian. Horrela, denboraldiko lehen hiru puntuak eskuratu ditu.
Hirugarrenean izan da. Hiru jardunaldi behar izan ditu Leioak bere lehen puntuak ateratzeko. Partida, gainera, oso larria izan da, arerio biak partidarik irabazi gabe baitzeuden.
Norgehiagoka parekatuta hasi da, lehen partziala banakoa izan da. Berdintasun hori partida osoan zehar ikusi ahal izan dugu. Madrildarrek sartzen zuten gol bakoitzeko, bizkaitarrek erantzun egiten zuten eurenarekin. Gureak atzetik joan dira partidaren zati handi baten. Atsedenaldian, hiruna.Jon Lopezek aginduak ematen hutsarte batean.

Atsedenaldiaren ostean, jokoa berotu egin da eta tentsioak gora egin du. Leioako taldea, hirugarren laurdenaren azken jokaldian, eta penalti bati esker, aurretik jarri da markagailuan (7-6).
Abantaila hori, azkenean, erabakigarria izan zen, azken laurdenean markagailua ez delako mugitu.
Lehen hiru puntuak Leioarentzat, eta estreina kategoria honetan.
Hurrengo partida larunbatean, CN Terrassaren aurka, Katalunian (15:30).

Fitxa teknikoa:
Leioa Waterpolo (7): Naiara Gutiérrez, Leire Gutiérrez, Jone Xemein (2), Aida Bartolomé (1), Ziortza Canibe, Vanesa Freire (1), Aitziber Ortega (1), Andere Vidal, Eba Cobos (1), Virginia Cobos, Irati Rubianes eta Paula Fidalgo.

CN Cuatro Caminos (6): Carmen Rancel,Elena Armelles (1), Daniela Alexandre, Daniela Álvarez (2), Patricia García, Cynthia Ramírez (1), Maria Gion, María Villanueva, Sara García (1), María González (1), Milagros Álvarez, Mercedes Antón eta Isabel Domingo.
Partzialak: 1-1, 2-2, 4-3 y 0-0.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa