Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2018-05-14 Umore Azoka dela eta trafiko aldaketak izango dira ostegunetik aurrera
Umore Azoka 2017 / Umore Azoka 2017

Hurrengo asteburuan, maiatzaren 17tik 20ra, Leioako Umore Azoka izango da gure kaleetan, hori dela eta hainbat trafiko aldaketa izango dira. Adi egon zaitez.

Osteguna 17 eta ostirala 18: 18:30etik 00:00etara trafiko mozketa
Larunbata 19an: 17:00etatik 00:00etara trafiko mozketa
Igandea 20: 10:00etatik 15:00etara trafiko mozketa.

Bilbo-Getxo norabidean
• Alboko bidea ebakita egongo da norabide aldaketatik Luis Bilbao Libano kaleran (Iturribide 16 zenbakira) Mulligans biribilgunera arte.
• Ahal dela, La Avanzada lurpeko bidetik joango da.
• Areetara alboko bidetik joaten direnentzat, Luis Bilbao Libano Kalea har dezakete, Iturribiden norazkoa aldatuz, eta Kandelazubietatik alboko bidea-Lamiako lotunea hartuz.
• Algortarantz doazenek Unibertsitateko errepidea, Perurirako norabidean izango dute ordezko bidea.

Getxo-Bilbo norabidea
• Alboko bidea ebakita egongo da Iparragirre 2C zenbakitik (Mulligans biribilgunea) Iparragirre 72 zenbakira (Luis Bilbao Libano kaleko bidegurutzea)
• Avanzadako lurpeko bidetik joango da trafikoa.
• Edota Aldapabarrena kaletik Luis Bilbao Libano kalea hartuz.

Herri barruko trafikoa:
• Trafikorako itxita egongo diren tarte eta kaleak: oinezkoentzako den Boulevarden zatia eta udaletxeko jaitsiera udaletxeko aparkalekutik. Getxo – Bilbo noranzkoko alboko bidea moztu egingo da, Mulligan’s (Iparragirre, 2.C) bidegurutze borobilaren parean.

Mendibil-San Juan-Ikea-Iturribide eta J.R.Aketxe
• Esandako alde horietara Mendibil kaletik sartuko da. Irteteko Mendibiletik egingo da eta ondoren, Getxo zein Bilborantz egiteko.

Iparragirre
• Bilbotik datozenak Luis Bilbao Libano kaletik sartuko dira edota suhiltzaileen tunelatik norabide aldaketa eginda. Getxotik datozenak Euzko Gudariak kaletik sartuko dira.

Estartetxe-Elexalde:
• Bilbotik datozenak Luis Bilbao Libanotik sartu beharko dira, eta ondoren, Estartxe kaleko atzeko aldetik. Bilborako irteera Artatzagana kaletik Unibertsitatera, edota Getxoko norabidea hartuta eta suhiltzaileetan norabide aldaketa eginez.

Sabino Arana-Independentzia-Aldapa-Luis Bilbao Libano:
• Bilbotik datozenak alboko bidea erabiliz Lamiako lotunetik sartuko dira, edota Luis Bilbao Libano kalea hartuta. Getxotik datozenak Euzko Gudariak etorbidetik sartuko dira eta ondoren Aldapabarrena kaleetatik jaitsiko dira.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa