Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 18a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2018-04-23 Euskaraz ikasitakoa praktikan jarri nahi baduzu etor zaitez asteazkenean Berbodromora
Berbodromoa 2017 / Berbodromoa 2017

Euskara kalera ateratzeko, euskararen erabilera indartzeko eta herriko euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak harremanetan jartzeko lekua izan nahi du Berbodromoak. Bertan, euskaldunak eta euskara ikasleak elkartuko eta elkar ezagutuko dute, giro lasaian –kafe bat hartu bitartean– euskaraz tarte atsegin bat pasatuz

Norentzat da?
16 urtetik gorako euskaldunentzat eta euskara ikasten ari direnentzat.

Noiz izango da?
Apirilaren 25ean.
Goizeko saioa: 10:30
Arratsaldeko saioak: 17:00 eta 19:00

Non izango da?
Sakoneta kiroldegian.

Nola egingo dugu?
Sakoneta kiroldegian egingo dugu, aulkiak egongo dira taldeak egiteko eta zenbakiekin zehaztuko ditugu taldeak. Talde bakoitzean 4 pertsona egongo dira, berriketa lasaian kafea hartuz. Taldeetan euskara ikasten ari den jendea euskara dakien jendearekin elkartuko dugu eta hainbat gairi buruz berba egingo dugu.

Gai bakoitzarentzat 15-20 minutu izango dira eta baten eta bestearen artean, parte-hartzaileak taldez mugituko dira, solaskidez aldatuz, horrela 12 lagunekin berba egiteko aukera izango du parte hartzaile bakoitzak.

Izena emateko aukerak:
Telefonoz edo whatsappez: 688850129 / Online: berbaldun.leioa@gmail.com

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa