Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Apirilaren 23a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-11-19 Leioaztarrek udal kudeaketaren inguruan duten iritzia bildu du ikerketa batek Ikerfel enpresak egindako ikerketa batetik ateratako datuen arabera
udaletxe / udaletxe

Ikerfelek, Merkatuen ikerketaz arduratzen den enpresa, Leioako Udalarentzat egin du ikerketa bat, bertan leioaztarrek udal kudeaketaren inguruan duten iritziak biltzen dira eta azken lau urteetako udal funtzionamenduaren garapena aztertzen da.

Leioako herritarrek udalerriaren gainean duten asetasun maila ikertzea da helburu nagusia. Horretarako, metodologia mistoa erabili izan da, alde batetik Focus Groups pare batekin (herritarrekin osatutako foroak) eta bestetik telefono bidez eginiko 800 elkarrizketekin. Lan guzti hau 2009ko ekainaren 29tik uztailaren 15era bitartean egin izan da. Ikerketa honek herritarren kezka nagusiak biltzen ditu, herriarekin duten harremana zehazten du eta tokiko administrazioaren balorazioa egiten du.

Kezka nagusiak

Lan honek jakinarazi izan digunez leioztarrei gehien kezkatzen dizkieten gaiak honakoak dira: garraio publikoa, aparkalekuak eta komunikazioak. Guztiak bide berean doaz, herritarren arabera, herriko banaketa (erdialdea eta auzoak banatuta daude) eta zabaltasunaren ondorioz emandakoak.

Dena dela, gaur egun gehien kezkatzen duten gaiak badira ere aurreko ikerketatik beherakada bat izan dutela adierazgarria da. Horrela, aparkalekuen gaia lehen postuan mantentzen da baina oraingoan garraio publikoaren kezkarekin batera dator, bai kokapenarengatik eta irisgarritasunarengatik.

2005 2009
Aparkalekuak %35 %26
Garraio publikoa %29 %26
Komunikazioa %8 %21

Bestalde, etxebizitza (%8), zaratak (%5), garbitasuna (%5) eta parkeen gabezia (%3) leioaztarren gainontzeko kezken artean kokatzen dira, baina duela lau urte baino maila baxuagoan.

Herriarekiko identifikazioa

Errotze sentimenduari buruz, gehiengoa (%81) herriarekin identifikatzen da. Gainera, elkarrizketatutako %79 Leioa lan egiteko eta bizitzeko tokirik aproposena dela uste dute, datu hauek 2005ekoekin (%74) alderatuta hoberantz egin dute. Asetasun maila, 5 puntuen artean kokatzen dena, 3.9an legoke Leioan, Txorierri auzoko herritarrek bereziki 4.5eko nota jarri izan diote.

Etorkizunari begira, elkarrizketatutako erdiek hurrengo urteetan Leioa hoberantz egingo duela uste dute, atseginagoa bihurtuz. Datu hauek 2005ean jasotakoak baino eskasagoak dira, hau momentu hauetan bizitzen ari garen nazioarteko krisiarengatik eraginda dago, gaur egun ikuspenak ezkorragoak direlako hainbat arlotan.
Baina, horrela eta guztiz etorkizunari begira egindako aurreikuspenek 3.5eko nota jasotzen dute (5 punturen gainean), 2005eko berriz, 3.7koak izan ziren.

Honetaz gain, %65k uste du Leioa asko hobeto dela azken urteotan, hau da, elkarrizketatutako erdia. Gainontzeko %28k berdin jarraitzen duela uste du, eta %6k gaitzezten du. Asetasun maila 5 punturen gainean 3.7an dago.

Beste udalerri batzuekin alderatuta, adibidez Erandio, Getxo edota Bilbo, ia herritarren erdiak (%46) Leioa besteak baino hobeto dagoela uste dute, beste aldean kontrako iritzia dutenak %9 dira.


Udal balorazioa

Herritarrek egindako udal balorazio orokorrean iritzi onena jasotzen duten aspektuek hauek dira: garbitasuna, natura ingurumena, parkeak eta berdeguneak, eskola zerbitzuak, kultura azpiegiturak, osasun zerbitzuak, administrazioaren eraginkortasuna, kutsadura, zarata eta Babes Ofizialeko etxebizitzak dira, besteak beste. Bestalde, nota txarrena eraman dutenak garraio publikoa, trafikoa, enplegua eta aparkalekuak izan dira. Datu hauek adierazgarriak dira, batez ere notarik txarrenak jasotzen zituzten arloak balorazio hobeagoak lortu dituztelako azken ikerketa honetan.

Leioaztarrek komunikazio bideak asko estimatzen dituzte, udalekoak (aldizkaria eta web) batez ere. Horrela, herritarren %59 web gunea ezagutzen du, eta aldizkaria %95engatik ezaguna da. Hauetatik, %61 web gunea erabiltzen du eta %91 aldizkaria irakurtzen du %70ko asetasun maila batekin. Dena dela, Leioako herritarrek informazio gehiago eskatzen diote Udalari.

Azkenik, elkarrizketatutako erdiak balorazio baikorrak egiten dituzte udal kudeaketari buruz, iritzi ezkorrak (%10) gutxitzen dira, eta 5 punturen artean 3.4 puntutan kokatzen da asetasun maila. Datu hau 2005ean batutakoarekin alderatuta sendoketa suposatzen du.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa