Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Apirilaren 16a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2018-04-09 Aterpe Leioa Gazteguneko ikastaroetan izena emateko epea zabalik da
Aterpe Leioa Gaztegunea / Aterpe Leioa Gaztegunea

Aterpe Leioa Gazteguneak apirileko-ekainerako prestatu dituen tailer eta ikastaroen izena emate epea irekita dago, apirilaren 17ra arte. Jarduerak 14 eta 35 urte arteko gazteei daude zuzenduta.

Gazteguneak leioaztar gazteentzako zuzendutako ikastaro eta tailerrak dira: perkusioa, lehen sorospenak + KDSA eta adimen emozionala.

Eta Liburuaren Eguna ospatzeko, ekintza hauek antolatu ditu: liburu bat aurkitu dut eta Té Cuento. Erakusketak ere izango dira hiruhileko honetan: Liburuaren Eguna San Juan jaietako kartel lehiaketa 2018, San Juan jaietako zapi lehiaketa 2018.

Beste aldetik, ostegunero, Leihosex doako zerbitzua 16:30etik 18:00etara irekita egongo da.

Honetaz gain, Gaztelekuak beste ekintzak antolatu ditu: sukaldaritza tailerra, dardo txapelketa, mini ginkana, makilajea, Just Dance, Fifa’18, txapak, ping pong, txapelen kustomizazioa, owiinpiadak, tatoo tailerra.

Erlazionatutako dokumentuak:

Gazteguneko programazioa (pdf, 75 kb)

Gaztelekuko programazioa (pdf, 68 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa