Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2018-04-06 Astelehenean irekitzen da ibilgailuen udal zerga ordaintzeko borodatezko epea
ibilgailuak / coches

Datorren astelehenean, apirilaren 9an, irekitzen da Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen udal zerga ordaintzeko borondatezko epea. Maiatzaren 31ra arte izango da zabalik epea, eta helbideratutako ordainagiriak maiatzaren 9an kargatuko dira kontuan.

Zergadunak errazagoa eduki dezan, Udalak mailaz maila igorriko ditu bakoitzaren helbidera zergaren inprimakiak, bertan ordaintzeko azalpen guztiak ematen direlarik, indarrean dagoen Zergabilketa Araudiko 12 artikuluak ezartzen duen arabera. Zergaren inprimakiak ez hartzeak, ez du esan nahi ordaindu beharrik ez dagoela, horregatik, jada hartu ez badira, Udaletxeko Ondasun eta Ogasuna bulegoetara etorri beharko du erretiratu ahal izateko.

Oraintzeko aukerak anitzak dira:

- Finantza entitateetan: Kutxa eta banketxeak.
- Udaletxeko edota Gaztelubideko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuetan.
- Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidea sistemaren bidez: www.euskadi.net-en edota www.leioa.eu web orriaren bitartez.

Bestalde, gainkarguzko derrigorrezko ordainketa egiteko ezarri den epea igaro ondoren, zuzenean ekingo zaio hori premiamenduzko bidetik kobratzeari, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 26.a artikuluan ezarri diren errekargu eta korrituekin ordainketa berariaz egingo da.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa