Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Apirilaren 20a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2018-03-26 Birziklapenaren erronka: Leioako etxeen %30ek edukiontzi marroia erabiltzea. Animatzen al zara?
leioa berdea / leioa berdea

Birziklapenaren aurrean Leioan jarrera oso positiboa dela aprobetxatuz, Leioako Udalak erronka berria proposatzen die leioaztarrei. Edukiontzi marroia erabiltzen duten etxeen kopurua %30 izatera heltzea. Gaur egun 2.100 etxe edukiontzi honen erabiltzaile dira, hau da %15 baino zerbait gehiago.

Kanpaina honen zergatia bikoitza da. Alde batetik, herriarentzat suposatzen duen aurrezpen garrantzitsuagatik. Joan den urtean birziklatutako material guztiekin (ontziak, beira, olioa, organikoa, papera..) 230.321,13 euro aurreztea lortu genuen. Diru hori herritarrei bueltatu zaie, udal Zerbitzuak hobetuz eta tokiko merkataritzan kontsumitzeko bonoen bitartez, besteak beste.

Bestalde, ingurumenarentzat onuragarria ere bada, izan ere, birziklapenarekin CO2 isurtzeak nabari gutxitzen dira, eta hori guztiontzat onuragarria da.

Edukiontzi marroia
Leioako kaleetan jarri zen azken edukiontzia marroia izan zen, materia organikoa batzeko erabiltzen dena. Momentuz, Leioako 2.100 etxebitzetan erabiltzen dute edukiontzi hau, hau da %15 baino zerbait gehiago. Udalaren asmoa %30era heltzea da.

Zerbitzuarekin bat egiten duten etxebizitza bakoitzari materia organikoa banatzeko kita emango diogu, dohainik. zakarrontzi aireztatua, etxean hondakinak batzeko; 40 poltsa biodegradagarriko biribilkia; zer birzikla daitekeen jakiteko imana; eta edukiontzi marroia irekitzeko giltza elektronikoa. Garrantzitsua da aipatzea ezin dela plastikozko poltsarik erabili, bakarrik poltsa biodegradagarriak, kitean datozenak bezalakoak.

Poltsa biodegradagarria hondakinez beteta dagoenean, edukiontzi marroian sartu ahal izango da. Horretarako, edukiontzia irekitzeko, zerbitzura inskribatuta daudenek giltza elektroniko bat edukiko dute. Txartel hori ekimen honetan inskribatutakoei bakarrik emango zaie, batutako materiarekin kalitatezko konposta lortzen dela bermatzeko.

Erlazionatutako dokumentuak:

Liburuxka (pdf, 6311 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa