Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2018-03-22 Umore Azokak kaleko sorkuntza artistikoan interesa duten profesionalentzat izena emateko epea ireki du
profesionales / profesionalak

Umore Azoka kalea sorkuntza artistikorako gune gisa erabiltzeko interesa duten profesionalentzako izen emate eta akreditazio epea zabaldu du. Bertan parte hartzeko eskaria gauzatzeko epealdia apirilaren 27ra arte egongo da zabalik, eta Azokaren webgunean egin ahal izango da: http://www.umoreazoka.org/es/inscripcion-de-profesionales/.

42 konpainia (Euskal Herriko 21, Estatuko 12 eta atzerriko 5 eta Leioako 4) eta erabateko hainbat estreinaldi izango dituen programa artistikoaz gain, akreditatzen diren profesionalek aurreikusita dauden jarduera espezifikoetan parte hartu ahal izango dute. Horien artean daude SAREAren-Antzokien Euskal Sarearen Batzar Nagusia eta Artekale-Sarea III. topaketa. Bertan, euskal konpainiak gaur egun aurrera eramaten ari diren prozesu artistikoak aurkeztuko dira.

Horrez gain Umore Azoka Leioak ADDEren (Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea) katalogoaren aurkezpena jasoko du, eta horren barruan “Umore Meetingak” edo profesionalei eta konpainiei zuzendutako negozio bilera azkarrak ere antolatuko dira. Bertan egongo da, baita ere, Artekale espazioa, Euskal Herriko Kaleko Arteekin erlazionatutako eragile guztien topagune profesionala. Ostiralean, maiatzaren 18an, artistei eta profesionalei zuzendutako harrera ekitaldi ofiziala egingo da. Ekitaldi horretan Umore Azoka Leioa 2017 sariak eta Umore Azoka 2018 Sari Berezia banatuko dira.

18 edizio eta gero, Umore Azoka Leioa erreferentziazko jaialdi bilakatu da, bere generoan parekorik ez duena, kaleko arteetan azken garaietan egin diren sorkuntza lanak jasotzen dituen egitarau artistiko bikainarekin. Horrez gain, ikuspuntu profesionaletik, azoka eta sektorearen topagune gisa duen izaera finkatzen jakin du. Umore Azoka Leioak bere 19. edizioa ospatuko du aurten, maiatzaren 17tik 20ra, eta bertan 100 emanaldi baino gehiagorekin gozatzeko aukera egongo da.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa